Merkataritza teknikaria

2026/07/20 - 2026/09/02
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
EAEko ekonomia jardueretarako azpiegituretako konponbideen agentetzat enpresa sustapena bultzatzen diharduen sozietate publiko honek, Bizkaiko bere egoitzarako, langile hau behar du - (KONTRATU MUGAGABEA (TXANDA KONTRATUA EGITETIK ERATORRIA )
Lehiaketa:
Merkataritza teknikaria
Lanpostua:
Merkataritza teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Eginkizunak eta atazak:

Sozietateko Merkataritza Arloko Zuzendaritzaren mende, eta ikastaldi baten ondoren, merkataritza lantaldean sartuko da, sozietate helburuak lortzearren eta bezeroak kudeatzearren. Hauek izango ditu eginkizun nagusiak: bezeroak erakartzea eta fidelizatzea, arreta eta aholkularitza pertsonalizatuarekin; merkataritza bisitak eta aurkezpenak egitea; merkataritza proposamenak egitea; kontratuak izapidetzeko administrazio kudeaketa; inplikatutako gainerako sailekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea; merkatua ezagutzea eta aztertzea; merkataritza jardueraren berri emateko eta haren segimendua egiteko txostenak egitea; helburuak betetzeko beharrezkoak diren ekintzak diseinatzea, ezartzea eta haien segimendua egitea; eta abar.

Titulazioa:

Gutxienez goi mailako heziketa zikloko titulua izatea, administrazioko, merkataritzako edo marketineko adarretan, edo antzekoetan; eta/edo unibertsitateko erdi mailako edo goi mailako titulua, arlo horietan edo antzekoetan.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako C1 maila. Kontuan hartuko da ingelesez jakitea.

Beste baldintza batzuk:
  • Pertsona dinamikoa izatea, merkataritzako ekimen eta proaktibotasuna, autonomia, malgutasuna eta taldean lan egiteko ohitura dituena. Gaitasun komertzialak, komunikatiboak, negoziaziokoak eta bezeroarenganako orientaziokoak dituena.
  • Aintzat hartuko da merkataritza arloan garatutako esperientzia, batez ere higiezinak sustatzearen sektorean eta, bereziki, industria sektorean lortutakoa; bai eta merkataritza kudeaketako tresnei buruzko ezagutzak ere.
  • Gidabaimena eta norberaren ibilgailua.
Onartzea
Elektronikoa: