Partaidetzapeko enpresen teknikari analistak

2026/06/11 - 2026/07/01
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Finantzen Euskal Institutua
Lehiaketa:
Partaidetzapeko enpresen teknikari analistak
Lanpostua:
Partaidetzapeko enpresen teknikari analistak
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

Funtsetako eta Partaidetzapeko Enpresetako arduradunaren menpe lan eginez, eginkizun nagusi hauek izango ditu:

• Enpresa kotizatuetan eta kotizatugabeetan inbertsio eta desinbertsio aukera berriak identifikatzea, ebaluatzea eta lehenestea; eta balorazio ereduak (DCF, multiplo konparagarriak, parteen batura) eta inbertsio txostenak egitea, organo eskudunek erabakiak har ditzaten.
• Enpresa honek zorroan dituen partaidetzapeko enpresen segimendu egokia egitea, etengabeko kontrola ziurtaturik (emaitzen azterketa, bilakaera estrategikoa, negozio planen betetze maila, akordio parasozialak eta ESG faktoreak), desbideratze nabarmenen aurrean jarduteko proposamenak eginda.
• Funtsetako inbertsioaren ziklo osoa kudeatzea (Indartuz): kudeatzaileen arreta egokia (due diligence); inbertsio estrategien ebaluazioa, sarrera baldintzen negoziazioa; eta itzulkinen eta zorroaren aldizkako segimendua.
• Urteko txostenak eta memoriak egitea, bai partaidetzapeko enpresen zorroaren segimenduari eta Euskadi Eraldatuz 2030 Inbertsio Planari egiten dion ekarpenari buruzkoak, bai Euskadiko enpresa sektorearen bilakaerari buruzkoak.

Titulazioa:

Gradua edo lizentzia, ondorengo ikasketa arlo hauetakoren batzuetan:

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza
  • Ekonomia
  • Finantzak, kontabilitatea eta aktuarialak
  • Ingeniaritza
  • Zuzenbidea
Hizkuntza eskakizuna:

Ez nahitaezkoa:

  • Euskera (PL3-rarte)


Nahitaezkoa

  • Ingelesa (PL2)
Beste baldintza batzuk:
  • Ezagutzak:

• Finantza arloko masterra edo berariazko heziketa.
• Esperientzia izatea equity research arloan edo enpresa kotizatuen estalduran (sell-side edo buy-side), konpainien balorazio eta segimendu ereduak eginez.
• Esperientzia izatea funtsen hautaketan eta segimenduan (funtsen funtsa) arrisku kapitalean, azpiegituran edo zor pribatuan.
• Aintzat hartuko dira Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza (Ekonomia) eta Zuzenbidea edo Ingeniaritza konbinatzen dituzten gradu bikoitzak, eragiketen azterketa juridikoari eta planaren lehentasunezko industria eta teknologia sektoreen ulermenari egiten dioten ekarpenagatik.

  • Antzeko lanpostu batean lan esperientzia izatea, gutxienez 2 urtekoa.
  • Excel softwarearen ezagutza aurreratua, modelizazio finantzariorako (DCF, LBO, multiploen bidezko balorazioa); eta PowerPoint softwarearen ezagutza aurreratua, inbertsio txostenak aurkezteko.