Ekimen Estrategikoetako Teknikaria
Bizkaia
Ekimen estrategikoetako teknikariaren lanpostua – Enterprise Europe Netwoek (EEN Basque) proiektuari laguntzea – beharrezkoa da SPRIk koordinatutako EEN Basque (Enterprise Europe Network) proiektu europarraren koordinazio-, kudeaketa- eta gauzatze-lanak indartzeko. Lanpostu hori laguntza-teknikariaren lanpostu bat da, eta I+G+b nazioartekotzeko jarduerak garatzen, enpresei laguntzen eta Europako partzuergoa kudeatzen lagunduko du.
• EEN zerbitzuen erabiltzaile izan litezkeen enpresak erakartzea eta haiekin harremanetan jartzea.
• Aholkularitza ematea I+G+b-a nazioartekotzen eta europar programetara sartzen (Horizon Europe, EIC, etab.).
• Laguntza teknologia transferitzen eta nazioarteko bazkideak bilatzen.
• Laguntza ematea B2B ekitaldiak, informazio‑jardunaldiak eta topaketak antolatzen.
• EEN Basque partzuergoa koordinatzen laguntzea
• Laguntza ematea proiektuaren txosten tekniko eta ekonomikoak egiten.
• Proiektuaren adierazleen (KPIak) eta emaitzen jarraipena egitea.
• EISMEAk eskatutako agiriak prestatzea.
• EEN sarearen datu-baseak eta plataformak eguneratzea
• Arrakasta-kasuak eta hedatzeko edukiak prestatzea.
• Laguntza ematea proiektuaren buletin, berri eta eduki digitalak prestatzen.
• EENren etorkizuneko deialdietarako proposamenak prestatzen laguntzea.
Ingeniaritzako, enpresa-administrazioko, zuzenbideko edo antzeko unibertsitate-titulua.
• EAEko bi hizkuntza ofizialak menperatzea (euskara eta gaztelania)
• Ingelesa: C1 mailaren baliokidea, ahozko eta idatzizko komunikazioa eta ulermena.
ESPERIENTZIA
5 urteko esperientzia Digital Workplace edo Service Desk arloan erakunde konplexuetan:
• Esperientzia Digital Workplace inguruneak diseinatzen eta bilakatzen
• Esperientzia frogagarria Microsoft 365 ingurunearen administratzeko diseinu eta kudeaketa aurreratuan honako hauek barne: Intune/autopilot (gailuen kudeaketa eta segurtasun-politikak), Entra ID, Zero Trust ereduak, Exchange Online eta lotutako zerbitzuak.• Tresna korporatiboen gobernu-ereduak definitzen esperientzia (rolak, sarbideak, lifecycle)
• Esperientzia cloud inguruneetan eta birtualizatuetan.
• Esperientzia frogagarria Digital Workplace kudeatzen, honako hauek barne: lanpostua estandarizatu eta administratzea (ekipoak, konfigurazioak, erabiltzaileak), sarbideak kudeatzea, kontuak eta baimenak eta elkarlaneko tresnetarako laguntza
• Esperientzia IT zerbitzuen kudeaketa operatiboan, ticketing tresnak erabiliz bolumen ertain/altuko inguruneetan eske-gailurrei erantzun behar zaienean, intzidentziak sailkatzea eta lehentasuna ematea eta itxi arte jarraitzea
• Esperientzia errepikatzen diren arazoak identifikatzen eta jatorrizko arrazoia aztertzen
• Inguruneetan jarduteko gaitasuna zerbitzuak arlo tekniko askoren mende daudenean eta halabeharrezkoa denean ekipoen artean koordinatzea
• Zibersegurtasunaren eta betetzearen oinarrizko ezagutzak (ENS edo bestelako araudi-esparruak)
• Esperientzia sektore publikoan edo ingurune arautuetan
Baloragarria
• Esperientzia europar sareetan (bereziki EEN).
• Proiektuak antolatu eta kudeatzeko gaitasuna.
• Lantaldean aritzeko eta lankidetzarako joera argia.
• Emaitzak lortzera bideratua eta proaktiboa izatea.
• Nazioarteko eragileekin aritzeko gai.
• Diziplina anitzeko inguruneetara egokitzeko gai eta malgua.
• Teknologia berriekin moldatzea eta horiekiko interesa.
