Administraria
Gipuzkoa
Bere lanbide-kategoriari dagozkion eginkizunak beteko ditu. Hona hemen horietako batzuk:
—Administrazio-lanak egitea ekipo, programa eta aplikazio informatikoak eta bulegoko beste material eta ekipo batzuk erabiliz.
—Espediente administratiboak izapidetzea eta haien jarraipena egitea.
—Hainbat dokumentazio mota artxibatzea eta horien kontrola eta jarraipena egitea.
—Datu-baseak eta erregistroak eguneratzea eta tratatzea.
—Dokumentuak, estatistikak, memoriak, txostenak eta abar egitea, zehaztutako jarraibideen eta prozeduren arabera.
—Udalaren antolaketa osagarria osatzen duten kide anitzeko organoen idazkaritza-lanak egitea.
—Herritarrei arreta eta informazioa ematea aurrez-aurre eta telematikoki.
—Arloko teknikariei eta/edo hierarkian gorago daudenei laguntzea, hala eskatzen zaionean (agenda eraman, bilaketak egin, proiektuak/memoriak/txostenak egiten lagundu… etab.).
—Administrazio-laguntza ematea, zeharka, dagoen Arloko langileei.
—Herritarrei arreta emateko zerbitzuan errefortzuak edo ordezkapenak egitea, nagusiek hala eskatzen diotenean, zerbitzuaren beharren arabera.
—Ezarritako helburuak lortzeko beharrezkoak diren eta hala agintzen zaizkion beste zeregin guztiak egitea, lanpostuaren sailkapenaren arabera.
Batxilergoko titulua edo titulu teknikoa izatea edo titulua lortzeko eskubideak ordainduta izatea, edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean titulazio horiek lortzeko moduan egotea.
Hautaketa-prozesuan 3. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izatea egiaztatzea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Eskakizun hori hautaketa-prozesu honetako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den egunean bete beharko da.
a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estatu kideren bateko nazionalitatea izatea, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen zirkulazio askea aplikatzekoa den beste estatu batekoa, Europako Erkidegoa Eratzeko Itunean definituta dagoen moduan.
b) Halaber, parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatuetako nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, baldin eta Zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude, eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek, baldin eta Zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, haien kontura bizi badira (5/2015 Legegintzako Errege-dekretuaren 57. artikulua).
c) Aldez aurreko eskaera egitea.
d) Lanpostuari dagozkion ohiko lanak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea.
e) Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.
f) Diziplinako espediente bidez autonomia-erkidegoetako edozein administrazio publikotako edo konstituzio- edo estatutu-organismotako zerbitzutik bereizita ez egotea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia ez izatea, funtzionarioen kidegoetan edo eskaletan sartzeko.
g) Beste Estatu bateko herritarra izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere Estatuan baldintza berberetan enplegu publikorako sarbidea eragozten duen diziplina-zehapenik edo zehapen baliokiderik ez izatea.
h) Batxilergoko titulua edo titulu teknikoa izatea edo titulua lortzeko eskubideak ordainduta izatea, edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean titulazio horiek lortzeko moduan egotea.
i) Titulazioa atzerrian lortu duten izangaiek dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria dutela egiaztatu beharko dute.
j) Administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea; nolanahi ere, kargu publiko bat edo jarduera pribatu bateraezin bat betetzen dutenek aipatutako lege-arauetan aipatzen den aukera-eskubidea baliatu ahal izango dute.
k) Hautaketa-prozesuan 3. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izatea egiaztatzea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Eskakizun hori hautaketa-prozesu honetako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den egunean bete beharko da.
Udal Egoitza Elektronikoaren Erregistro Elektroniko Orokorrean (www.legazpi.eus web-orrian eskuragarri.
- Herritarrentzako Udal Arreta Zerbitzuan (Euskal Herria plaza 1, Legazpi)
Era berean, Administrazio Publikoen Adminis- trazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak horretarako gaitutako erregistroetan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak.