Garapeneko Teknikaria

Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea - EJIE
2025/10/19 - 2025/11/09
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea - EJIE
Lehiaketa:
Garapeneko Teknikaria
Lanpostua:
Garapeneko Teknikaria
Plaza-kopurua:
2
Mota:
Iraupen mugagabeko txanda-kontratua
Kontratu-mota:
Iraupen mugagabeko txanda-kontratua
Eginkizunak eta atazak:

Sistemaren eta/edo aplikazioen programen diseinu teknikoa egitea, horien probak egitea eta prest jartzea, bai eta erabiltzaileei eta ustiapenari prestakuntza eta laguntza teknikoa ematea ere, proiektuetan indarreko metodologiaren arabera parte hartuz

Titulazioa:

Ingeniaritza eta Arkitekturako edo Zientzietako unibertsitate-ikasketen ezagutza-adarretako lizentziatura edo gradua (15 puntu)

Goi-mailako lanbide-heziketa Informatika eta Komunikazioen arloan (titulazio guztiak) eta Elektrizitatea eta elektronika arloan (Telekomunikazio- eta informatika-sistemen titulazioa) (7 puntu)

 

Hizkuntza eskakizuna:

Euskara: B2 derrigorrezkoa. B2etik gorakoa baloragarria

Ingelesa: Baldintza baloragarria

Beste baldintza batzuk:

2 urteko gutxieneko esperientzia informazio-sistemen analisian eta/edo diseinuan: betekizunak hartzea, errekerimenduen matrizeak egitea, analisi-/diseinu-dokumentazioa, arkitekturen definizioa.

 

Gutxienez 4 urteko esperientzia bi talde hauetakoren batean kokatutako aplikazioen garapenean:

 

1.       Web-aplikazioak J2EE/JEE teknologietan. Elementu hauek dituzte ezaugarri:

Frontend:

-       HTML/CSS

-       JavaScript eta front teknologiak, ahal dela frameworks hauen erabileran: Bootstrap, jQuery, AngularJS, React, JavaServerFaces (JSF) edo beste baliokide batzuk

Middleware:

-       Java aplikazioen zebitzaria: SpringBoot, Tomcat, JBOSS, Weblogic edo baliokidea

-       Zerbitzari framework Java: J2EE/JEE, Spring, UDA edo beste baliokide batzuk

Backend: BBDD sistema egituratuetan (SQL) oinarritutako datuen iraunkortasuna: Oracle, MySQL, SQLServer edo baliokidea

 

2.       Datuak eta/edo adimen artifiziala aztertzeko ekimenak, honako elementu ezaugarri dituztenak:

Datuak aztertzeko sistemak, honako hauek barne:

 

-       Business Intelligence eta analitika tresnak, Amazon Web Services, Microsoft, Oracle, SAP, Microstrategy edo antzekoek emandakoak bezalakoak

-       Big Data paradigmarekin lerrokatutako plataformak eta datuak aztertzeko tresnak, egituratuak zein egituratu gabeak

-       Datuaren gobernu-ekimenak

-       R, Python edo antzeko datuen analitikara bideratutako programazio-lengoaiak

IAren teknologiak eta framework-ak:

 

-       Ikaskuntza automatikoko (Machine Learning) eta ikaskuntza sakoneko (Deep Learning) ereduak garatzea

-       Liburutegiak eta TensorFlow, PyTorch eta/edo Microsoft, Google, AWS edo baliokideen hipereskalarrek eskainitako aukerak erabiltzea 

   - Iragarpen-ereduak entrenatzeko, baliozkotzeko eta ebaluatzeko prozesuak