Udaltzaingoko agenteen lan-poltsa

2021/04/21 - 2021/05/04
Inprimatu
Valle de Trápaga/Trapagaran
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Trapagarango Udala
Lehiaketa:
Udaltzaingoko agenteen lan-poltsa
Lanpostua:
Udaltzain agentea
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
C1
Eginkizunak eta atazak:

Erantzukizun orokorrak

Ordena publikoari eusteaz arduratzea eta ordenamendu juridikoa betetzen dela bermatzea, esleitzen zaizkion eta indarrean dauden legezko xedapenek ematen dizkioten jarduerak kontrolatuz.

Zeregin esanguratsuenak

— Herritarrei laguntzea eta haien eskaerei erantzutea.

— Era guztietako arau-hausteak prebenitzea eta zuzentzea bere karguaren jardunean.

— Zerbitzuetan izandako gorabeheren berri ematea hierarkiako nagusiei.

— Trafikoa eta garraioa zaintzea eta ordenari eustea, ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioa eta herriko kaleetan ibilgailuak aparkatzea erregulatuz.

— Udal eraikinak zaintzea eta ateak ixtea.

— Alarmak konektatzea eta haien seinaleei jaramon egitea.

— Trafikoa erregulatzea ikastetxeetako sarrera-irteeretan.

— Zenbait elkarteri eraikin publikoetara sartzeko giltzak ematea eta kontrolatzea.

— Jakinarazpenak egitea, bere menpekotasun hierarkikoaren arabera eta beste administrazio batzuekin lankidetzan aritzea.

— Hiri-bideetan eta hiri arteko bideetan gertaturiko trafiko-istripuetan esku-hartzea, biktimei laguntzeko eta lehen ikerketak egiteko.

— Lekuko gisa joatea zigor-epaiketetara, deitzen dietenean.

— Suhiltzaile-zerbitzuekin eta Segurtasuneko beste indar eta kidego batzuekin lankidetzan aritzea.

— Arreta berezia ematea patruilatzen ari den artean, delinkuentzia edo beste edozein motatako arau-hausteren bat gerta litekeen lekuetara.

— Gorabeherei buruz edo bide publikoan antzeman dituen edozein akatsi buruz informatzea, baldin eta Ikusi edo hartarako deitu badute.

— Segurtasuna kontrolatzea futbol partidetan (batez ere, arbitroa zaintzea), eta herriko kultura, jai eta kirol ekitaldietan.

— Herritarren segurtasuna bermatzea ekitaldi publikoetan.

— Gobernu organoen erabakiak eta bere nagusien jarraibideak eta aginduak betetzen direla bermatzea bere eskumenen eremuan.

— Azoka eta salmenta ibiltaria kontrolatzea eta behatzea (astero).

— Obra baimenak kontrolatzea eta ikuskatzea.

— Trafiko eta udal ordenantzei buruzko arau-hausteen salaketak egitea eta aktak erredaktatzea.

— Bizikidetza txostenak egitea, ondoren, dagokion sailari ziurtagiria emateko.

— Bandoak eta oharrak jartzea.

— Txakurrak biltzeko enpresari deitzea eta kudeaketa ikuskatzea.

— Uneoro betetzea armak eta gainerako defentsarako materiala erabiltzeko ezarritako segurtasun arauak.

— Beste edozein egikizun burutzea, bere mailari badagokio eta aldez aurretik nola egin ikasi badu.

Titulazioa:

Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo baliokide den titulua izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako 2. hizkuntza eskakizuna izatea.

Beste baldintza batzuk:

a) Espainiako nazionalitatea edukitzea edo Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten nazionalitatea izatea edo Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 5/2015 Legearen testu bateginaren 57. artikuluan xedatutakoaren arabera). Parte hartu ahal izango du, baita ere, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak.

b) 18 urte izatea eskaerak aurkezteko epea amai tzen den egunean.

c) Indarrean dagoen araubidearen arabera desgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sartuta ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.

d) Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo baliokide den titulua izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, titulua homologatuta dagoela dioen ziurtagiriaren jabe izatea.

e) Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak emandako gaikuntza-ikastaroko titulua izatea.

f) Gizonek gutxienez 1,65 metroko garaiera eduki behar dute; emakumeek 1,60koa. Baldintza hori hala eskatzen zaien unean egiaztatu beharko dute.

g) B motako gidabaimena izatea. Adierazitako baimenak indarrean egon beharko du uneoro eskatzen denetik, gidatzeko eskubidea eten edo kendu gabe, administrazio-izaerako zein judizialekoak izan, eta esleitutako puntu guztiak galdu gabe.

h) Derrigortasun data iraungia duten lanpostuen kasuan, 2. Hizkuntza Eskakizuna edo goragokoa eduki izana egiaztatzeko, euskarako B2 maila edukitzea Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan edo 2. HE edo handiagoa egiaztatuta izanaren IVAPen ziurtagiri ofiziala edota ziurtagiri edo diploma baliokideak. Eskakizun hau dagokion ziurtagiria aurkeztuz egiaztatuko da.

i) Ez egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren hautaketa- eta prestakuntza-araudia onartzen duen otsailaren 17ko 26/2004 Dekretuaren eranskinean agertzen den baztertze medikoen koadroan.

j) Dolozko delituren bat egiteagatik kondenatua ez izatea; Administrazio Publikoko zerbitzutik zigor-espediente bidez bereizita ez egotea eta funtzio publikoan aritzeko desgaiturik ez egotea. Halaber, zigor- eta administrazio-arauen arabera, errehabilitazioaren onura aplikatu ahal izango da, baldin eta izangaiak dagokion agiri ofizialaren bidez egiaztatzen badu.

Onartzea
Elektronikoa:

Valle de Trápaga-Trapagarango egoitza elektronikoan. Eskabideak telematikoki aurkeztu ahal izango dira www.trapagaran.net webgunearen atarian eskuragarri dagoen aplikazio informatikoaren bidez, helbide honetan:

http://www.trapagaran.net/es-ES/Izapideak/Orriak/procedimiento-detalle.aspx?idt=fa20883f-c9ac-e211-b9d8-00237d32158c.

Dena den aurkezpen mota honetan TSL sinadura erabili beharko da edo B@ KQ, bai eskabidea egiteko eta bai ondorengo beste edozein agiri aurkezteko.

Aurrez aurrekoa:

Modu presentzialean, Valle de Trápaga-Trapagarango Udaleko Erregistroan, (Lauaxeta plaza, 1 PK 48510 Valle de Trápaga-Trapagaran).

Posta-bulegoetan: gutun-azal irekian aurkeztuko dira, egiaztatu aurretik, posta-zerbitzuko funtzionarioek data eta zigilua jar diezazkieten. Eskabideak aurkezteko epearen barruan egin beharko da, kasu horretan bakarrik ulertuko baita eskabideak entregatu ziren egunean sartu zirela udaletxeko erregistroan. Instantziak zigilatuta egon behar du.

Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako herri-administrazioen edozein erregistrotan aurkeztu ahal izango dira.