Joan edukira

Udaltzainen lan poltsa

2021/04/15 - 2021/05/05
Inprimatu
Arrasate/Mondragón
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Arrasateko Udala
Lehiaketa:
Udaltzainen lan poltsa
Lanpostua:
Agentea
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Titulazioa:

Batxilergoko titulua edo baliokidea izatea, edo goragoko beste edozein.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako 2. hizkuntza eskakizunaren edo horren baliokidearen jabe izatea.

Beste baldintza batzuk:

a) Aurretiazko eskabide egitea.

b) Espainiako nazionalitatea izatea.

c) 18 urte beteta izatea eta 38 urte beteta ez izatea, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean. Nolanahi ere, muga hori Euskal Polizia Erkidegoko Poliziako kidegoetan emandako zerbitzuekin konpentsatu ahal izango da.

d) Gutxieneko altuera hau edukitzea: gizonek 1,65 m eta emakumeek 1,60 m.

e) Batxilergoko titulua edo baliokidea izatea, edo goragoko beste edozein.

f) Euskarako 2. hizkuntza eskakizunaren edo horren baliokidearen jabe izatea.

Euskararen ezagutzari dagokion ziurtagiri bidez frogatu ez dutenek (B2 edo 2. Hizkuntza Eskakizuna) Euskara Sailak prestatutako azterketa egin eta gainditu egin beharko dute.

g) Turismoetarako B motako gidabaimenaren titularra izatea.

h) Euskal Herriko Poliziaren hautaketa eta prestakuntza araudia onartzen duen Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuan agertzen diren baztertzeko osasun kasuren batean ez egotea.

i) Maltzurkeriazko delituagatik zigorrik jaso ez izana; Administrazio Publikoaren zerbitzutik baztertutakoa ez izatea; eta funtzio publikoan aritzeko gaitasun gabetuta ez egotea.

Hala ere, birgaitze eskubidea onartuko zaie hautagaiei, arau penal eta administratiboen arabera, baldin eta agiri ofizial bidez egiaztatzen badute hori.

j) Arau-hauste larria edo oso larria egiteagatik Euskal Herriko Polizia kidegoren batean sartzeko hautaketa prozesutik baztertutakoa ez izatea (baldin eta baztertzea aitortu zen egunetik zigorraren iraungipen epea adinako aldia igaro ez bada).

k) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak emandako Udaltzaingoko oinarrizko eskalako agenteen edo bitarteko agenteen prestakuntza ikastaroa gainditua izatea.

Onartzea
Elektronikoa:

Udal webgune bidez (www.arrasate.eus )

Aurrez aurrekoa:

Udaleko erregistro orokorrean (BAZ-Arano eta Garcia maisu-maistrak, 8)

Euskadi, auzolana