Joan edukira

Idazkaritza-kontuhartzailetza

2021/04/20 - 2021/05/17
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Igorreko Udala
Lehiaketa:
Idazkaritza-kontuhartzailetza
Lanpostua:
Idazkaria-Kontuhartzailea
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginak (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua onartutakoak) A1 azpitaldeko kidego edo eskaletara iritsi ahal izateko eskatzen duen unibertsitate titulua edukitzea; hau da, lizentziatura edo graduko titulua edukitzea, edo hori eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.

 

Hizkuntza eskakizuna:

Euskararen 4. hizkuntza-eskakizuna edo horren baliokidea izatea.

 

Beste baldintza batzuk:

1. Españako nazionalitatea izatea.

2. Eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik, 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina ez izatea.

3. A1 azpitaldeko kidego edo eskaletan sartzeko beharrezkoa den unibertsitate-titulazioa edukitzea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina). 4. Euskararen 4. hizkuntza-eskakizuna edo horren baliokidea izatea, apirilaren 15eko Eusko Jaurlaritzaren 86/1997 Dekretuan eta azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera (297/2010 Dekretua, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliozkotzekoa, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzekoa), bai eta apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera ere (47/2012 Dekretua, Euskarazko Hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien egiaztapen ofizialak eta euskara-egiaztapenekin onartzekoa).

5. Diziplina-espediente bidez herri-administrazioaren zerbitzutik baztertua ez egotea eta egiteko publikoak beteteko gaitasun gabe utzi ez izana.

6. Lanpostuari dagozkion egitekoak betetzeko akats fisiko zein psikikorik ez izatea; edonola ere, elbarrituen gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legea aplikatuko da.

7. lndarreango araudian aurreikusita dauden ezgaitasun edo bateraezintasunaren legezko kausaren batean ez egotea.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskabideak Igorreko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, Elexalde kalean 1 zenbakia, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:30era bitartean, edo Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak bere 16. artikuluan ezarritako eran.

Postetxeetan aurkeztutako eskabideak, bertan entregatu beharko dira, eskabideak aurkezteko puntu honetan ezarritako epea amaitu baino lehen. Eskabideak gutun-azal irekian egongo dira, postako funtzionarioak data eta zigilua jar ditzan beraietan. Modu horretan baino ez da ulertuko posta aurkeztu diran egunean sartu direla.

Deialdia
Gaiak:

l. Antolaketa politiko eta administratiboa

1. 1978ko Espainiako Konstituzioa. Egitura eta funtsezko edukia. Konstituzio-erreforma.

2. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak. Oinarrizko eskubideak babestu eta etetea. Pertsonen oinarrizko eskubideen jurisdikzio-babesa.

3. Korona. Konstituzioak aipatzen dituen eskuduntzak.

4. Gorte Nagusiak. eraketa eta funtzioak. Ganberen araupetzea eta funtzionamendua: erregelamendu parlamentarioak. Gorte Nagusien menpeko kontrol-organoak: Herriaren Defendatzailea eta Kontu Auzitegia.

5. Gobernua Espainiako konstituzio-sisteman. Gobernuburua. Gobernuaren legeak. Gobernuaren kontrol parlamentarioa.

6. Botere Judiziala. Justiziaren erregulazio konstituzionala. Botere Judizialaren Lege Organikoa. Mugaketa eta Ezarpen Judizialaren Legea. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia: izendapena, antolaketa eta funtzioak. Espainiako Justizia Administrazioaren antolaketa: ordena jurisdikzionalak, organo jurisdikzionalen motak eta horien funtzioak.

7. Estatuaren lurralde-antolaketarako moduak. Autonomiaerkidegoak. Antolaketa politiko eta administratiboa. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean eskumenak banatzeko sistema. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko harremanak. Autonomia-erkidegoen finantzazioa.

8. Ordenamendu juridiko eta administratiboa: Erkidegoko zuzenbidea. Konstituzioa. Legea. Egintza-motak. Nazioart ko itunak. Araudia: Kontzeptua eta motak. Erregelamendu-ahala. Erregelamenduak egiteko prozedura. Mugak. Erregelamendu-ahalaren kontrola.

9. Euskal Herrirako Autonomía Estatutua: aurrekari historikoak. Atariko titulua. Estatutuaren erreforma.

10. Autonomia-Eikarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Jardute-Erakundeen arteko Harremanetarako azaroaren 25eko 27/1983 Legea. Aurrekariak, printzipioak, egitura eta edukia.

II. Zuzenbidea: Zati orokorra

11. Biztanlea administratu gisa: kontzeptua eta motak. Administratuen ahalmena eta ahalmena aldarazten duten arrazoiak. Herritarrek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak.

12. Administrazio-egintza. Kontzeptua. Elementuak. Motak. Betekizunak: arrazoitzea eta forma. Administrazio-egintzen eraginkortasuna: adierazpeneko burubabesaren printzipioa. Baldintzak. Jakinarazpena: edukia, epea eta praktika. Jakinarazpen akastuna. Argitalpena. Beste administrazio batek egindako onarpena. Berandutza eta eraginkortasunaren atzera-eragina.

13. Administrazio-egintzaren baliogabetasuna. Zuzenbidean eraba!deusez diren kasuak eta deusezgarritasuna. Administrazioegintza artatzeko printzipioa. Administrazioak berak egintzen eta xedapenen inguruan egindako berrikuspena: kasuak. Deuseztasunekintza, prozedura, mugak. Kaltegarritzatjotzea. Egintzak ezeztatzea. Oker materialen edo egitezko okerren zuzenketa.

14. Prozedura administratiboei buruzko xedapen orokorrak eta prozedura ezberdinen inguruko arauak. Prozeduran interesdunak direnak: motak. Administratuen eskubideak. Prozeduraren hasiera: eskaera-motak, horien ongitzea eta hobekuntza. Eskabide, idazki eta komunikazioen aurkezpena. Administrazio-erregistroak. Baldintzak eta epeak: zenbaketa, zabalkuntza eta presako izapidetzea. Antolamendua. lnstrukzioa: interesdunen parte-hartzea, fraga eta txostena.

15. Prozeduraren amaiera. Ebazteko betebeharra. Berariazko ebazpenen edukia: adostasunaren printzipioa eta hasierako egoera ez areagotzeko printzipioa. Ohiko amaiera. Berariazko ebazpenik ez ematea: isiltasun administratiboaren araubidea. Atzera egiteko eta uko egiteko prozesuak. lraungitzea.

16. Derrigortze administratiboa: autotutoretza betearaztearen printzipioa. Administrazio-egintzen derrigorrezko betearazpena: baliabideak eta erabilera-printzipioak. Derrigortze administratibo zuzena. Egitezko bidea.

17. Administrazio-errekurtsoak: printzipio orokorrak. Administrazio-errekurtsoa jartzea eragin dezaketen egintzak. Administrazio-errekurtsoak izapidetzeko arau orokorrak. Errekurtso-motak. Akzio zibiletara eta lan-akzioetara jo aurretiko administrazio-erreklamazioak. Administrazio-errekurtsoak ordezten dituzten prozedurak: adiskidetzea, bitartekotza eta arbitrajea.

18. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa. lzaera, hedadura eta mugak. Jurisdikzioaren organoak eta beren eskumenak. Alderdiak: legitimazioa. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren xedea.

19. Sektore publikoko kontratuak: mugaketa. Sektore publikoko kontratazioaren printzipio orokorrak: arrazionaltasuna, itunak egiteko askatasuna eta gutxieneko edukia, hobezintasuna eta forma, informazioa, baliaezintasunaren araubidea eta kontratazioaren arloko erabakien berrikuspena.

20. Sektore publikoko kontratuetako alderdiak. Kontratazioorganoa. Enpresaburua: ahalmena, debekuak, kaudimena eta sailkapena.

21. Administrazio publikoak kontratuak prestatzea. Kontratazio-espediente motak. Kontratistaren aukeraketa: kdntratua esleitzeko prozedurak, moduak eta irizpideak. Bermeak. Kontratua burutzea eta formalizatzea. Kontratuaren baliogabetasuna. Kontratazioaren arrazionalizazio teknika. Esparru-akordioak. Kontratazio-sistema dinamikoak. Kontratazio Zentralak.

22. Administrazio-kontratuak betearaztea eta aldatzea. Administrazioaren eskubideak. Prezioen berrikuspena. Administraziokontratuen amaiera. Kontratuen lagapena eta azpikontratazioa.

23. Obra-kontratua. Prestatzeko administrazio-jardunak. Esleitzeko moduak. Formalizazioa. Ondorioak. Amaiera. Obra-kontratuaren eta azpikontratuaren lagapena. ObrakAdministrazioak berak burutzea.

24. Hornitzeko kontratua: araubide juridikoa. Betearaztea, aldatzea, betetzea eta ebaztea. Zerbitzu-kontratua: araubide juridikoa. Betearaztea, aldatzea, betetzea eta ebaztea.

25. Derrigorrezko desjabetzea. Subjektuak, xedea eta arrazoia. Prozedura orokorra. Berme jurisdikzionalak. Desjabetzeko itzulketa. Presaz izapidetzea. Prozedura bereziak.

26. Administrazio Publikoaren erantzukizuna:izaera. Erantzukizunaren oinarriak. Ordaintzeko moduko kalteak. Erantzukizunaren arloko administrazio-egintza eta prozedura. Administrazio publikoko agintarien eta haien zerbitzura dauden langileen ondareerantzukizuna.

27. Zehatzeko ahalaren euskallegea: eremua, jardunerako arau orokorrak eta prozedura.

28. Datu pertsonalen babesa oinarrizko eskubide gisa. Oinarrizko printzipioak eta kontzeptuak. Herritarren eskubideak. Administrazio publikoen betebeharrak. Datu pertsonalen lagapenak eta jakinarazpenak.

III. Toki administrazioaren zuzenbidea

29. Toki-araubidea: esanahia eta bilakaera historikoa. Toki Administrazioa Konstituzioan. Tokiko Autonomiaren Europako Gutuna Tokiko autonomiaren printzipioa: esanahia, edukia eta mugak.

30. Tokiko zuzenbidearen iturri-sistema. Estatuko oinarrizko arauak eta autonomia-erkidegoetan toki-araubideari buruzko araudia. Legeria sektorialak toki-araubidean duen eragina. Toki-erakundeen arautzeko ahalmena: erregelamenduak eta ordenantzak. Egiteko prozedura. Erregelamendu organikoa. Bandoak.

31. Udalerria: kontzeptua eta osagaiak. Udalerria: barne-antolaketaren arazoa. Udalerrien mugak aldatzea. Oinarrizko legeria eta autonomia-erkidegoetakoa. Udal-biztanleria. Biztanleen errolda. Biztanleen estatutua. Atzerritarren eskubideak.

32. Udalaren antolaketa. Araubide erkideko udalerriak. Beharrezko organoak: alkatea, alkateordeak, udalbatza eta tokiko gobernu-batzordea. Organo osagarriak: informazio-batzordeak eta bestelako organoak. Biztanle ugariko udalerriak: bere araubide organiko eta funtzionalaren berezitasunak. Talde politikoak. Biztanleak udal-kudeaketan parte hartzea. Kontzeju irekia. Beste araubide berezi batzuk.

33. Udal-eskumenak: zehaztapen-sistema. Eskumen propioak, partekatuak eta eskuordetuak. Gutxieneko zerbitzuak. Zerbitzuen erreserba.

34. Probintzia toki-erakunde gisa. Antolaketa eta eskumenak. Udal-lankidetza. Autonomia-erkidegoen eta probintzietako aldundien arteko harremanak. Araubide bereziak. lrlak: irletako kontseiluak eta kabildoak. Beste toki-erakunde batzuk. Oinarrizko legeria eta autonomia-erkidegoetakoa. Udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko toki-erakundeak. Eskualdeak. Udalerrien mankomunitateak. Metropoli-areak.

35. Tokiko hauteskunde-sistema. Hautagai ezin izatearen eta bateraezintasunaren arrazoiak. Zinegotziak eta alkatea aukeratzea. Probintzietako aldundietako diputatuak eta lehendakariak aukeratzea. lrletako kabildo eta kontseiluetako kontseilariak eta lehendakariak aukeratzea. Zentsura-mozioa udaletan. Hauteskunde-auzietako errekurtsoa. Toki-korporazioetako kide hautetsien estatutua.

36. Tokiko gobernu-organoen bilkurei eta erabakiei buruzko araubidea. Erabakien aktak, ziurtapenak, komunikazioak, jakinarazpenak eta argitalpena. Dokumentuen erregistroa.

37. Toki-erakundeen jarduteko moduak. Toki Administrazioak jarduera pribatuan esku hartzea. Administrazio-lizentziak eta baimenak: motak. Udaletako sustapena.

38. Toki-erakundeen ekirnen publiko ekonomikoa eta zerbitzu-erreserba. Toki-erakundeetako zerbitzu publikoa. Kudeaketa moduak. Zerbitzuak emateari eta tokiko enpresa publikoari buruzko aipamen berezia. Partzuergoa.

39. Toki-erakundeen ondasunak. Modak. Jabari publikoko ondasunak. Ondare-ondasunak. Toki-erakundeek beren ondasunei dagokienez dituzten eskubideak eta ahalak. Herri-ondasunak. lnbentarioa. Denen eskura dauden auzo-mendiak.

40. Lurzoruaren jabetza-eskubidearen araubideaeta edukia. Lurzoruaren araubidea: egoerak eta erabiltzeko irizpideak. Hirigintzako eraldaketa-jarduerak.

41. Balorazioen araubidea. Nahitaezko desjabetzea eta ondare-erantzukizuna. Jabetzaren eginkizun soziala eta lurzoruaren kudeaketa. Hirigintzaren finantzazio, aurrekontu eta kontabilitateko alderdiak. Zerga bereziak eta urbanizazio-kuotak. Erreserbaeremuak. Hirigintza-hitzarmenak.

42. Lurraldearen antolamenduari buruzko printzipioak eta tresnak. Lurzoruaren sailkapena. Administrazioak lurzoruaren merkatuan esku hartzea. Babes publikoko etxebizitzak. Lurzoruaren udalondarea. lndustrialdeak.

43. Hirigintzako planak: kontzeptua eta izaera. Ordenazioko udal-plan orokorrak. Plangintzako arau osagarriak eta arau subsidiarioak. Hirigintzako jarduketa-programak. Plan partzialak. Xehetasun-azterketak. Plan bereziak. Planak artikulatzeko printzipioak. Plangintzarik ez dagoenean egiten den hirigintzako antolamendua: Hiri-lurzorua mugatzeko proiektuak, zuzenean aplikatu beharreko arauak eta eraikitzeko eta lurzorua erabiltzeko ordenantzak. Arautzaileak ez diren laguntza-tresnak.

44. Plangintzaren betearazpena. Betearazpenaren oinarriak. Betearazpenaren faseak. Egikaritze-unitateen mugaketa. Betearazpen-sistema motak eta sistemaren aukeraketa. Konpentsazio-sistema. Lankidetza-sistema. Desjabetze-sistema. Hornidura-zerbitzuetarako lurrak lortzea. Hirigintza-hitzarmenak. Lurzorua soberan edo faltan duten egikaritze-unitateetan egiten den aprobetxamenduaren hirigintzako kudeaketa.

Egikaritze-sistema asistematikoa. Kargak eta onurak banatu ezin izateagatik kalte-ordaina ematea.

45. Administrazioak eraikuntzan edo lurzoruaren erabileran esku hartzea. Hirigintza-lizentzia: horri lotutako egintzak, izaera eta araubide juridikoa. Hirigintza-lizentziak emateko prozedura. lsiltasun positiboa. Lizentziak ezeztatzea. Hirigintza-legezkotasuna babestea. Lizentziarik gabeko edo lizentziako baldintzen aurkako obrak. Legez kontrako lizentziak. Hirigintzako arau-hausteak eta zehapenak

46. Toki-korporazioen zerbitzura diharduten langileak: Motak eta araubide juridikoa. Giza baliabideen kudeaketa. Giza baliabideen plangintzarako tresnak.

47. Eskubideak, betebeharrak eta administrazio-egoerak. Eskubide ekonomikoak eta Gizarte Segurantza. Negoziazio kolektiboa. Bateraezintasunen araubidea.

48. ldazkaritza, kontu-hartzailetza eta diruzaintza: kontzeptua. Sailkapena. Funtzioak. Araubide juridikoa.

IV. Ogasun publikoa eta zerga zuzenbidea

49. Finantza zuzenbidea. Kontzeptua eta edukia. Toki ogasuna konstituzioaren bailan. Toki ogasunen araubide juridikoa: aurrekontuen baliabide eta printzipioen sistemaren irizpideen bultzatzaileak.

50. Toki-erakundeen aurrekontu orokorra: Aurrekontu egitura. Prestatzea eta onartzea: Aurrekontua betearazteko oinarrien aipamen berezia. Aurrekontuen luzapena.

51. Gastuen aurrekontuko kredituak: muga, egoera eta lotura juridikoko mailak. Kreditu-aldakétak: kontzeptua, motak, finantzazioa eta izapidetzea.

52. Gastuen eta sarreren aurrekontua betearaztea: faseak. Zuritu beharreko ordainketak. Kutxa finkoaren aurrerakinak. Urte askotarako gastuak. Gastuak aurretiaz izapidetzea. Gastu-proiektuak. Diru-sarrerei lotutako gastuak: finantzaketaren desbideratzeei buruzko aipamen berezia.

53. Aurrekontuaren likidazioa. lzapidetzea. Kreditu-geldikinak. Aurrekontuaren emaitza. Diruzaintzako soberakina.

54. Diruzaintzaren erregimen juridikoa. Kontzeptua eta funtzioak. Antolakuntza. Finantza-plangintza.

55. Toki Administrazioaren kontabilitate-sistema: printzipioak, eskumenak eta kontabilitatearen helburuak. Kontabilitateaginduak: sinplifikatutako ereduari erreferentzia berezia. Kontabilitateko agiriak eta liburuak.

56. Toki-erakundeen kontu orokorra. Toki-erakundearen eta bere menpeko erakundeen urteko egoera-orriak eta kontuak, erantsitakoak: edukia eta justifikazioa. Merkataritza-sozietateen kontuak. Kontu orokorra izapidetzea. Udalbatzari, kudeaketa-organoei eta baste administrazio publiko batzuei eman beharreko bestelako informazioa.

57. Toki-erakundeen eta bere menpeko entitateen jarduera ekonomiko eta finantzarioaren barneko kontrola. Kontu-hartzailetza lana: eremu subjektiboa, eremu objektiboa eta motak. eragozpenei buruzko aipamen berezia.

58. Tokiko sektore publikoaren jarduera ekonomiko eta finantzarioaren kanpoko kontrola. Kontuen Epaitegiak eta autonomiaerkidegoetako kanpoko kontrolerako organoek toki-erakundeak fiskalizatzea. Kontuen Epaitegiaren eta autonomia-erkidegoetako kanpoko kontrolerako organoen arteko harremanak.

59. Toki ogasunen baliabideak, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Ogasunei buruzko abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauan. Zergak ezarri eta antolatzea eta zerga bidezkoak ez diren baliabideak ezartzea.

60. Zerga-betebeharra amaitzea. Ordainketa: betekizunak, ordainbideak eta ordainketaren ondorioak. Ordainketak egoztea. Ordainketarik azaren ondorioak eta izendapena. Bestelako amaieramotak: preskripzioa, konpentsazioa, barkamena eta kaudimen gabezia.

61. Zergen bilketa. Dirubilketa organoak. Zerga-bilketa borondatezko epealdian egiteko prozedura. Erakunde laguntzaileak. Premiamendu bidezko zergabilketa prozedura: Premiamendu-prozedura bideratzea: Ondasunak bahitzea. Besterentzea, ordainketak egoztea. Hutsegin duten edo kobraezinak diren kredituak. Preskripzioa.

62. Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga. Hiri-lurren balio-gehitzearen gaineko zerga.

63. Tasak eta prezio publikoak. Desberdintasun nagusiak. Zerga bereziak: kuotak aurreratzea eta geroratzea eta herritarren laguntza izatea.

64. Tokiko kreditua. Kreditu-eragiketa motak. Kontratuen izaera juridikoa: izapidetzea. Epe luzerako kreditu-eragiketak. Xedea eta iraupena. Eskumena. Epe luzerako kreditu-eragiketak adosteko mugak eta betekizunak. Toki-erakundeek abalak ematea.

Euskadi, auzolana