Joan edukira

Idazkari

2021/04/26 - 2021/05/25
Inprimatu
Mimetiz
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Zallako Udala
Lehiaketa:
Idazkari
Lanpostua:
Idazkari
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

A1 azpitaldeko kidego edo eskaletan sartzeko beharrezkoa den unibertsitate-titulazioa edukitzea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina).

Hizkuntza eskakizuna:

4. mailako hizkuntza-eskakizuna izatea, edo subsidiarioki 3. mailako hizkuntza-eskakizuna. Horien ordez, apirilaren 15eko Eusko Jaurlaritzako 86/1997 Dekretuan eta otsailaren 24ko 48/2009 Dekretuak aldatutako 64/2008 Dekretuan edo hori aldatzen duen araudian ezarritako egiaztagiriak izatea.

Beste baldintza batzuk:

1. Espainiako herritartasuna izatea.

2. Eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik, 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina ez izatea.

3. A1 azpitaldeko kidego edo eskaletan sartzeko beharrezkoa den unibertsitate-titulazioa edukitzea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina).

4. Diziplina-espediente bidez herri-administrazioaren zerbitzutik baztertua ez egotea eta egiteko publikoak betetzeko gaitasun gabe utzi ez izana.

5. Lanpostuari dagozkion egitekoak betetzeko gaixotasun edo akats fisiko zein psikikorik ez izatea; edonola ere, elbarrituen gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legea aplikatuko da.

6. Indarrean dagoen araudian aurreikusita dauden ezgaitasun edo bateraezintasunaren legezko kausaren batean ez egotea.

7. 4. mailako hizkuntza-eskakizuna izatea, edo subsidiarioki 3. mailako hizkuntza-eskakizuna. Horien ordez, apirilaren 15eko Eusko Jaurlaritzako 86/1997 Dekretuan eta otsailaren 24ko 48/2009 Dekretuak aldatutako 64/2008 Dekretuan edo hori aldatzen duen araudian ezarritako egiaztagiriak izatea.

Onartzea
Elektronikoa:

Zallako Udaleko egoitza elektronikoan. Izapidea: 4.13. Lan-poltsetan parte hartzeko eskaera.

Aurrez aurrekoa:

Aurrez aurre, Zallako Udaleko Erregistro Orokorrean, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan:

— Kosme Bibanko kalea, 2, 48860 Mimetiz. Beharrezkoa da aurretiazko hitzordua eskatzea 946 390 001 telefonoan.

— La Inmaculada auzoa, 11, Arangune, 48850 Aranguren. Beharrezkoa da aurretiazko hitzordua eskatzea 946 390 001 telefonoan.

Deialdia
Gaiak:

GAI -ZERRENDA

1. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

2. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

3. 203/2021 Errege Dekretua, martxoaren 30ekoa, sektore publikoaren bitarteko elektronikoen bidezko jardunaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onartzen duena.

4. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.

5. 781/1986 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 18koa, Toki-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duena.

6. 27/2013 Legea, abenduaren 27koa, toki-administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasunari buruzkoa.

7. 1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, Toki-erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua onartzen duena.

8. 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Erakundeen Antolaketa, Jarduera eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duena.

9. Zallako Udalaren araudi organikoa.

10. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.

11. 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

12. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.

13. 128/2018 Errege Dekretua, martxoaren 16koa, gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duena.

14. 1372/1986 Errege Dekretua, ekainaren 13koa, toki-erakundeen ondasunen erregelamendua onartzen duena.

15. 1995eko ekainaren 17ko Dekretua, toki-korporazioen zerbitzuen araudia onartzen duena.

16. 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa.

17. 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babestekoa.

18. 3288/1978 Errege Dekretua, abuztuaren 25ekoa, Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legea garatzeko eta aplikatzeko Hirigintza Kudeaketari buruzko araudia onartzen duena.

19. 1954ko abenduaren 16ko Legea, nahitaezko desjabetzeari buruzkoa.

20. 2/2004 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa, Toki Ogasunak Arautzen dituen Legearen testu bategina onartzen duena.

21. 10/2003 Foru Araua, abenduaren 2koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzkoa.

22. 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

23. 2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa.

24. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.

25. 179/2019 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa.

26. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena.

27. 1098/2001 Errege Dekretua, urriaren 12koa, Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorra onartzen duena.

28. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.

29. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa. Zallako Udalaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana (2021-2025)

30. 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena.

 

Euskadi, auzolana