3.3 Espedienteen kontsulta
Eskaera zuk egin ez baduzu baina espediente jakin batean baimendutako hartzailea bazara, hemendik kontsultatu ahal izango duzu espedientea. Iragazkien bitartez egin ditzakezu bilaketak, eta itzulpena/berrikusketa jaso.

Faktura-kudeatzailea izan behar duzu atal honetan sartu ahal izateko.
- Fakturak kontsultatzeko bi bide daude:
1. sarbidea

2. sarbidea
FAKTURAZIOA ataleko IZO – IZAPIDEAK azpiatalean.
- Aukera baten edo bestearen bidez sartzean:
Fakturen kontsultan, bilaketa-iragazkiak erabil ditzakezu:

- Zerrendako elementuren batean klik egitean, fakturaren xehetasunak agertuko dira:

Horretaz gain, Faktura botoia sakatuz gero, faktura bera ikusi ahal izango duzu.
- ITZULNET-era igo nahi duzun dokumenturen bat isilpekoa bada, enkriptatu egin beharko duzu aplikazioan kargatu baino lehen.
- Horretarako, sartu ZERBITZUAK multzoko Fitxategiak enkriptatzeko tresna


- Hautatu Enkriptatu Erantsi enkriptatu nahi duzun fitxategia, eta sakatu Egin botoia. Pasahitza idazteko leiho bat irekiko da:

- Idatzi zuk aukeratutako pasahitza, eta sakatu Onartu
- Gero, gorde enkriptatutako dokumentua zure ordenagailuan:

- Eskaera egiten duzunean, enkriptatutako dokumentu hori erantsi beharko duzu. Era berean, oharretan idatzi beharko duzu nori eskatu beharko dion pasahitza itzultzaileak/berrikusleak.
- Halaber, enkriptatutako dokumenturen bat jaso baduzu, tresna honen bitartez desenkriptatu beharko duzu ireki ahal izateko.
- Horretarako, hautatu Desenkriptatu Erantsi desenkriptatu nahi duzun fitxategia, eta sakatu Egin botoia.

- Pasahitza idazteko leiho bat irekiko da:

- Idatzi enkriptatzeko erabili zen pasahitz bera, eta sakatu Onartu
- Gero, gorde desenkriptatutako dokumentua zure ordenagailuan. Orain, dokumentua ez dago pasahitzarekin babestuta.

Azken aldaketako data:
