3.1 Eskabide berria


Eskatzailearen datuak agertuko dira hemen. Ez badaude ondo, editatu eta sakatu Eguneratu harremanetarako datuak. Ondo badaude, sakatu Bai, eta gero Hurrengoa.

Hautatu espediente-mota (Berrikusketa, Interpretazioa ala Itzulpena), eta sakatu Hurrengoa. Hurrengo bi urratsak ezberdinak izango dira hautatu den espediente-motaren arabera.
-
Itzulpena

- Nola izendatu nahi duzu espedientea? Hemen idazten duzun testua agertuko da fakturan. Komeni da izen laburra eta adierazgarria izatea.
- Itzulpenaren xede-hizkuntza. Hautatu zein hizkuntzatara itzuli behar den testua.
- EHAAn argitaratzeko da? Markatu baldin eta testua EHAAn argitaratuko bada. Ez ahaztu kontuan hartu beharreko baldintzak buletinerako eskaera bada.
- Isilpekoa da? Markatu baldin eta testua isilpekoa bada. Isilpekoa bada, enkriptatutako dokumentua igo beharko duzu 4. urratsean (ZERBITZUAK > Enkriptatzea).
- Idazketa elebiduna da? Markatu baldin eta, itzuli beharrean, idazketa elebidunaren edo korredakzioaren bidez lantzea nahi bada.
- Tramitaguneko erreferentzia. Ez duzu ezer idatzi behar. Automatikoki beteko da baldin eta Tramitaguneko erreferentzia-zenbakia badu edo EHAAko mugimendu-zenbakia badu.
- IZOrentzako oharrak. Espediente honi buruzko oharren bat adierazi nahi izanez gero, hemen idatzi (adibidez: aplikazioak ezartzen duena baino lehenago behar baduzu itzulpena, isilpekoa bada nori eskatu behar zaion pasahitza…). Dokumenturen bat eransteko aukera ere badago, baina ez duzu nahitaez igo behar fitxarik. Egilearen datuak ez dituzu hemen sartu behar, atal berezi bat dago horretarako 4. urratsean.
- Lotutako eskaerak. Baldin eta eskaera honekin zerikusirik duen beste espedienteren bat bidali baduzue aurretiaz IZOra, egin klik lupan, eta pantaila honetan bilatu eta hautatu ahal izango dituzu aurretiko espedienteak:

-
Berrikusketa

- Nola izendatu nahi duzu espedientea? Hemen idazten duzun testua agertuko da fakturan. Komeni da izen laburra eta adierazgarria izatea.
- Berrikuspen-hizkuntza. Hautatu zein hizkuntzatan berrikusi behar den testua.
- EHAAn argitaratzeko da? Markatu baldin eta testua EHAAn argitaratuko bada. Ez ahaztu kontuan hartu beharreko baldintzak buletinerako eskaera bada.
- Isilpekoa da? Markatu baldin eta testua isilpekoa bada. Isilpekoa bada, enkriptatutako dokumentua igo beharko duzu 4. urratsean (ZERBITZUAK > Enkriptatzea).
- Tramitaguneko erreferentzia. Ez duzu ezer idatzi behar. Automatikoki beteko da baldin eta Tramitaguneko erreferentzia-zenbakia badu edo EHAAko mugimendu-zenbakia badu.
- IZOrentzako oharrak. Espediente honi buruzko oharren bat adierazi nahi izanez gero, hemen idatzi (adibidez: aplikazioak ezartzen duena baino lehenago behar baduzu berrikusketa, isilpekoa bada nori eskatu behar zaion pasahitza…). Dokumenturen bat eransteko aukera ere badago, baina ez duzu nahitaez igo behar fitxarik. Egilearen datuak ez dituzu hemen sartu behar, atal berezi bat dago horretarako 4. urratsean.
- Lotutako eskaerak. Baldin eta eskaera honekin zerikusirik duen beste espedienteren bat bidali baduzue aurretiaz IZOra, egin klik lupan, eta pantaila honetan bilatu eta hautatu ahal izango dituzu aurretiko espedienteak:

-
Interpretazioa

- Nola izendatu nahi duzu espedientea? Hemen idazten duzun testua agertuko da fakturan. Komeni da izen laburra eta adierazgarria izatea.
- Interpretazio era. Hautatu: Aldiberekoa/Esan ostekoa/Xuxurlatua.
- Ekitaldi mota. Hautatu: Bilera/Epaiketa/Jardunaldia/Kongresua/Bestelakoak.
- Eskatzaile mota. Automatikoki egongo da beteta.
- Aurreikusita dago interpretea beharko dela? Markatu baldin eta aurreikusi bada norbaitek euskaraz hitz egingo duela.
- Aurrekontua behar du? Markatu baldin eta aurrekontua nahi baduzu.
- Interpretazioa zer egunetan eta ordutan hasiko den. Hautatu saioa zein egun eta ordutan hasiko den.
- Interpretazioa zer egunetan eta ordutan amaituko den. Hautatu saioa zein egun eta ordutan amaitzea aurreikusi den.
- Interpretazio-lekua. Egin klik lupan, eta beste leiho hau agertuko da:

Pantaila horretan, ordena zehatz honen arabera bete beharko dituzu eremuak:- Lurraldea
- Udalerria
- Bilatu Kalea/Ataria (Bilaketa Eredua).
Eremuotan, idatzi ahala, aukerak eskainiko dizkizu aplikazioak. 3 eremu horiek beteta daudenean, automatikoki beteko da Lekua eremua.
Amaitutakoan, egin klik
ikonoan, eta hau agertuko da pantailan:
- IZOrentzako oharrak. Espediente honi buruzko oharren bat adierazi nahi izanez gero, hemen idatzi.
- Harremanetarako pertsona. Sor litezkeen zalantzak argitu ahal izango dituen pertsonaren datuak idatzi behar dituzu. Zu zeu bazara (eskatzailea), ez idatzi ezer.
-
Itzulpena

Hutsik utzi behar duzu hitz-kopuruaren eremua, automatikoki beteko baita fitxategi bakoitzaren hitz-kopuruak batu eta gero.Egin klik ERANTSI FITXATEGIA kliparen gainean,
eta pantaila hau irekiko da:
Hautatu erantsiko duzun dokumentua Itzulpena (itzulgaia) ala Erreferentzia (lagungarria) den.
- Itzulpena bada, leiho hau irekiko da:

- Dokumentuaren titulua. Ez da nahitaez bete behar. Ezer idazten ez baduzu, dokumentuaren izena hartuko du.
- Sailkapena. Aurreko pantailan hautatutakoa agertuko da, baina edita dezakezu.
- Mota. Hautatu zerrendatik: Araua/Jakinarazpena/Iragarkia/…
- Dokumentuaren hitz-kopurua. Eskuz sartu behar duzu. Dokumentu bat baino gehiago sartuko baduzu konprimatutako karpeta batean, batu karpetako itzuli beharreko fitxategi guztien hitz-kopuruak.
- Erantsi fitxategia. Fitxategi bakarra sar dezakezu, ala bat baino gehiago konprimatutako karpeta batean. Isilpekoa bada, enkriptatutako dokumentua igo beharko duzu (ZERBITZUAK > Enkriptatzea).
- Solaskidea/Egilea. Sor litezkeen zalantzak argitu ahal izango dituen pertsonaren datuak idatzi behar dituzu. Zu zeu bazara (eskatzailea), ez idatzi ezer.
- Erreferentzia bada, leiho hau irekiko da:

Behar beste aldiz egin dezakezu klik ERANTSI FITXATEGIA aukeran,
baina dokumentu bat baino gehiago igo behar denean, hobe da ZIP batean batzea itzuli beharreko dokumentu guztiak. Honela agertuko da igotako dokumentu guztien zerrenda:
IKUSI aukeran, fitxategiaren datuak ikusi eta editatu ditzakezu. EZABATU aukera sakatuz gero, fitxategia eskaeratik ezabatuko da.
Dokumentazio guztia erantsita dagoenean, sakatu Hurrengoa.
- Itzulpena bada, leiho hau irekiko da:
-
Berrikusketa

Hutsik utzi behar duzu hitz-kopuruaren eremua, automatikoki beteko baita fitxategi bakoitzaren hitz-kopuruak batu eta gero.Egin klik ERANTSI FITXATEGIA kliparen gainean
, eta pantaila hau irekiko da:
Hautatu erantsiko duzun dokumentua Berrikusketa (berrikusi behar den dokumentua) ala Erreferentzia (lagungarria) den.
- Berrikusketa bada, leiho hau irekiko da:

- Dokumentuaren titulua. Ez da nahitaez bete behar. Ezer idazten ez baduzu, dokumentuaren izena hartuko du.
- Sailkapena. Aurreko pantailan hautatutakoa agertuko da, baina edita dezakezu.
- Mota. Hautatu zerrendatik: Araua/Jakinarazpena/Iragarkia/…
- Dokumentuaren hitz-kopurua. Eskuz sartu behar duzu. Dokumentu bat baino gehiago sartuko baduzu konprimatutako karpeta batean, batu karpetako berrikusi beharreko fitxategi guztien hitz-kopuruak. Berrikusteko dokumentuko hitzak zenbatu behar dira.

JATORRIZKO DOKUMENTUA: Hemen sartutakoa ez da berrikusiko.
- Erantsi fitxategia. Fitxategi bakarra sar dezakezu, ala bat baino gehiago konprimatutako karpeta batean. Isilpekoa bada, enkriptatutako dokumentua igo beharko duzu (ZERBITZUAK > Enkriptatzea).
- Solaskidea/Egilea. Sor litezkeen zalantzak argitu ahal izango dituen pertsonaren datuak idatzi behar dituzu. Zu zeu bazara (eskatzailea), ez idatzi ezer.
BERRIKUSTEKO DOKUMENTUA: Hemen sartutakoa berrikusiko da.
- Erantsi fitxategia. Fitxategi bakarra sar dezakezu, ala bat baino gehiago konprimatutako karpeta batean. Isilpekoa bada, enkriptatutako dokumentua igo beharko duzu (ZERBITZUAK > Enkriptatzea).
- Solaskidea/Egilea. Sor litezkeen zalantzak argitu ahal izango dituen pertsonaren datuak idatzi behar dituzu. Zu zeu bazara (eskatzailea), ez idatzi ezer.
- Erreferentzia bada, leiho hau irekiko da:

Nahi beste aldiz egin dezakezu klik ERANTSI FITXATEGIA aukeran, eta nahi beste dokumentu igo.
- Berrikusketa bada, leiho hau irekiko da:
-
Interpretazioa
Interpretearentzat lagungarri izan daitekeen edozein dokumentu erantsi behar duzu hemen.

Egin klik ERANTSI FITXATEGIA kliparen gainean, eta pantaila hau irekiko da:

- Dokumentuaren titulua. Ez da nahitaez bete behar. Ezer idazten ez baduzu, dokumentuaren izena hartuko du.
- Erantsi fitxategia. Fitxategi bakarra sar dezakezu, ala bat baino gehiago konprimatutako karpeta batean. Isilpekoa bada, enkriptatutako dokumentua igo beharko duzu (ZERBITZUAK > Enkriptatzea).
Interpretazioa bada, ez duzu pantaila hau bete behar izango.

- Aurrekontua eskatu nahi duzu? Markatu baldin eta aurrekontua nahi baduzu. 1.000 hitz baino gutxiagoko eskaera bada, ezin izango duzu aurrekonturik eskatu.
- Eskatutako amaiera-data. Hautatu eguna eta zehaztu ordua (hh:mm), aplikazioak eskaintzen dituen aukeren artetik.
- Egindako eskaeraren laburpena agertuko da.
- Zerbait aldatu nahi izanez gero, sakatu Aurrekoa, eta sartu egin behar diren aldaketak.
- Laburpena zuzena bada, markatu datu pertsonalen tratamenduari buruzko laukitxoa, eta sakatu Bidali Eskaera botoia.
Hau agertuko da:

Alde batetik, eskaerari zein espediente-zenbaki eman zaion agertuko da eta, bestetik, eskaeraren egiaztagiria jaitsi ahal izango duzu, Frogagiria PDFan botoian klik eginez.
Azken aldaketako data:

