3.2 Eskaeren kontsulta eta kudeaketa

IZO – IZAPIDEAK ataleko Eskaeren kontsulta eta kudeaketa sakatzean, hau irekiko da:

Bi esteka daude hemen:

    • Bezeroak izapidetzeko zain dauden espedienteak.
    • Eskatuta duzun espedienteren batean IZOk zerbait egiteko agindu dizula jakinarazten da hemen. Zenbakiaren bidez jakingo duzu zenbat espedientetan egin behar duzun atazaren bat.
    • Espedienteen kontsulta orokorrerako sarbidea. Orain arte egin dituzun eskaerak agertuko dira. Hemen egin beharko duzu klik, esate baterako, eginda dauden itzulpen edo berrikusketak jasotzeko, edo beste edozein kudeaketa egiteko.

Bi esteka horietako edozeinetan klik eginez gero, bilaketa-irizpide hauek agertuko dira zure espedienteak bilatu eta ikusteko:

  • Eskuineko aldean ikusten den gezitxoan klik eginez gero, Eskatzailearen bitakora irekiko da.
  • Hor ikusi ahal izango duzu zein fasetan dagoen zure eskaera, eta zein momentutan egin den urrats bakoitza:

  • Eskabideak kontsultatzeko pantailan, bilatu jaso nahi duzun espedientea (espediente-zenbakia idatzita, adibidez). Egin klik espediente-zenbakiaren gainean eta, irekiko den pantailan, sakatu Dokumentazioa botoia:
  • Hor izango dituzu bai jatorrizko testua, zuk bidali zenuena (ITZULPENA), bai IZOn landutako itzulpena/berrikusketa (AZKEN DOKUMENTUA). Hautatu zer deskargatu nahi duzun, eta sakatu Deskargatu aukeratutakoak:

 

  • Enkriptatutako dokumentua baldin bada, desenkriptatu egin beharko duzu (ZERBITZUAK > Desenkriptatzea).

  • Beste ekintza hauek ere egin ditzakezu hemen: eskaeraren egiaztagiria deskargatu, lotura duten espedienteak kontsultatu, beste pertsona batzuk baimendu dokumentazioa jasotzeko, eskaera aldatu, eskaera ezabatu, desadostasuna aurkeztu, datuak edo dokumentazioa zuzendu, aurrekontua onartu edo atzera bota, IZOk proposatutako data onartu edo baztertu, eta aurrekontua eta fakturazio-datuak ikusi.  

Eskaeraren egiaztagiria deskargatzeko da botoi hau.

Eskaera egitean aipatu zenituen espedienteak kontsultatu ahal izango dituzu hemen.

a)     Pertsona edo pertsonak hartzaile bezala baimendu

  • Beste pertsona bat/batzuk baimendu nahi baduzu/badituzu zuk eskatu duzun itzulpena/berrikusketa jasotzeko, sakatu Baimendutako hartzaileak botoia, eta leiho hau irekiko da:

  • Baimendu nahi dugun pertsona IZOren aplikazioan (Itzulnet) alta emanda ez badago ere, baimenduaren rola bete ahal izango du, betiere LKBn sartuta badago.
  • Hautatu nor baimenduko duzun, eta egin klik Aukeratu botoian.

b)     Hartzaile gisa onartu zaituztenean espedienteak kontsultatzea

  • IZOn espedienteari harrera egin ez bazaio bakarrik egongo da aktibo. IZOn espedientea aztertzen hasi bada, ezin izango duzu hemendik aldatu eskaera.
  • Hautatuz gero, eskaeraren hasierara eramango zaitu, eta eskaera berriro egiten utziko dizu, espediente-zenbakia mantenduz.
  • IZOn espedienteari harrera egin ez bazaio bakarrik egongo da aktibo. IZOn espedientea aztertzen hasi bada, ezin izango duzu hemendik ezabatu eskabidea.
  • Hautatuz gero, zergatik ezabatu nahi duzun adierazteko eremu bat agertuko zaizu:
  • Baldin eta ez bazaude ados jasotako itzulpenarekin/berrikusketarekin, hemen ager dezakezu desadostasuna. Hautatuz gero, desadostasuna azaltzeko eremu bat agertuko zaizu:
  • Onartu botoia sakatu, eta hau agertuko da:
  • IZOk errekerimendu bat egin badizu, horrelako mezu bat jasoko duzu posta elektronikoan:
  • Eta zenbaki bat gehituko da Bezeroak izapidetzeko zain dauden espedienteak estekan:
  • Horrelakorik jaso baduzu, Eskaera-ekintzak ataleko Datuak edo dokumentazioa zuzentzea azpiatalera joan beharko duzu. Hau ikusiko duzu bertan:
  • Zuzendu behar dena nabarmenduta egongo da. Berrikusi Dokumentazioa fitxa, dokumenturen bat zuzendu behar duzun ikusteko. Zuzendu beharrekoa zuzendu, markatu datu pertsonalen tratamenduari buruzko laukitxoa, eta sakatu Egin zuzenketa botoia:
  • Hau agertu beharko da pantailan:
  • Zuzentzen ez baduzu, bertan behera utziko da espedientea, eta horrelako mezu bat jasoko duzu posta elektronikoan:
  • Era berean, epea iraungita dagoela sartzen bazara errekerimendua egikaritzera, horrelako mezu bat ikusiko duzu pantailan:
  • Aurrekontua eskatu baduzu, horrelako mezu bat jasoko duzu posta elektronikoan: 
  • Aurrekontua onartu gabe badago, beste mezu bat jasoko duzu onartzeko epea amaitzear dagoenean:
  • Horrelakorik jaso baduzu, Eskaera-ekintzak ataleko Aurrekontua onartzea edo atzera botatzea azpiatalera joan beharko duzu. Hau ikusiko duzu bertan:
  • Aurrekontua pantailan bertan ikus dezakezu, baita PDF formatuan deskargatu ere (Deskargatu aurrekontua PDFn botoia). Ezkerreko aldean daude aurrekontua onartzeko edo baztertzeko botoiak (Onartu, Baztertu).

    Onartuz gero, mezu hau agertuko zaizu pantailan:

    Baztertu botoian klik egin eta aurrekontua onartzen ez baduzu, arrazoiak azaltzeko eremu bat agertuko zaizu:

  • Gorde botoia sakatu, eta hau agertuko da:

Aurrekontua onartzen ez baduzu, bertan behera utziko da espedientea, eta hori adierazten duen mezu bat jasoko duzu posta elektronikoan.

  • IZOk beste egun bat proposatu badizu lana entregatzeko, horrelako mezu bat jasoko duzu posta elektronikoan:
  • Horrelakorik jaso baduzu, Eskaera-ekintzak ataleko Onartu edo baztertu IZOk proposatutako data azpiatalera joan beharko duzu. Hau ikusiko duzu bertan:

    Onartuz gero, mezu hau agertuko zaizu pantailan:

    Baztertu botoian klik egin eta entrega-data onartzen ez baduzu, arrazoiak azaltzeko eremu bat agertuko zaizu:

  • Gorde botoia sakatu, eta hau agertuko da:

Entrega-data onartzen ez baduzu, bertan behera utziko da espedientea, eta hori adierazten duen mezu bat jasoko duzu posta elektronikoan.

Eskaera-ekintzak ataleko Ikus aurrekontua / Fakturazio-datuak azpiatalean, fakturazio-datuak ikusi ahal izango dituzu faktura jaso aurretik. Hauxe ikus dezakezu bertan:

Azken aldaketako data: