EAEko Administrazio Orokorreko eta bere organismo autonomoetako kidego eta eskaletarako hautaketa-prozesuen hurrengo deialdia

Argitalpen-data: 

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak laster argitaratuko ditu enplegu publikora sartzeko hautaketa-prozesuen deialdi berriak. Deialdi horien bidez, Eusko Jaurlaritzak berresten du bere konpromisoa enplegu publikoa finkatzearekin, giza baliabideen plangintzarekin eta kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzearekin.

Hautaketaren arloko bultzada berri horren helburua da aurrera egiten jarraitzea enplegua egonkortzen, belaunaldiak berritzen eta Administrazioaren egungo eta etorkizuneko beharrei erantzungo dieten profil profesionalen sarreran. Eskala eta kidego desberdinak deituko dira, eta modu ordenatu eta mailakatuan argitaratuko dira.

Dokumentu honekin batera, egutegi orientagarri bat argitaratzen da; bertan zehazten dira deituko diren eskalak eta kidegoak, deialdi bakoitza argitaratzeko aurreikusitako hilabetea eta oposizio-faseko lehen proba egiteko aurreikusitako hilabetea. Nolanahi ere, dokumentua behin-behinekoa da, eta egokitu egin daiteke datetan eta deitu beharreko prozesuetan.

Egutegi honen helburua da interesa duten pertsonek aldez aurretik beren prestaketa planifikatu ahal izatea eta prozesuaren ikuspegi argi eta antolatua izatea. Horrez gain, gogorarazten da IVAPen webgunean erreferentziazko gai-zerrendak argitaratu direla; horiek hautaketa-prozesua prestatzeko lana errazten dute: https://www.ivap.euskadi.eus/gai-zerrendak-eaeko-administrazio-orokorra-eta-haren-erakunde-autonomoak/webivap00-a3gaizerr/eu/

Eusko Jaurlaritzak gogorarazten du hautaketa-prozesuei buruzko informazio ofizial guztia —oinarriak, betekizunak, datak eta berriak barne— kanal instituzionalen bidez soilik zabalduko dela, eta herritarrei gomendatzen die adi egoteko IVAPen webgunean, Enplegu Publikoaren atarian eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den informazioari.

Hautaketa prozesuen egutegia.pdf (PDF, 1 MB) (PDF) (leiho berri batean irekitzen da)