Gai-zerrendak. EAEko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak

Web-orri honetan eskuragarri jartzen diren gai-zerrendak EAEko Administrazio Orokorrak deitzen dituen hautaketa-prozesuetako gai-zerrenden erreferentzia izango dira. Honen helburua, izangaiei edukien esparru egonkor bat eskaintzea da, hautaketa-prozesua prestatzea erraztu eta etorkizuneko deialdietako gardentasun eta aurreikusgarritasun handiagoa bermatuz. Gai-zerrenda hauek berrikusi eta eguneratu egingo dira, araudi eta irizpide teknikoen aldetik egokiak direla ziurtatzeko.


Hala ere, kontuan hartu behar da hautaketa-prozesu bakoitzean balio juridikoa duen gai-zerrenda bakarra dagokion deialdiaren oinarrietan berariaz agertzen dena izango dela, izan ditzakeen eguneratzeak edo aldaketak barne.


Gaitegi hauen argitartzeak, beraz, ez du izangaien prozesu bakoitzeko oinarriak kontsultatzeko betebeharra ordezten, oinarri horiek kasu bakoitzean eskatzen diren edukiak zehazten baitituzte.