Giza baliabideetako goi malako teknikaria

2024/11/25 - 2024/12/23
Inprimatu
Tolosa
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Tolosako Udala
Lehiaketa:
Giza baliabideetako goi malako teknikaria
Lanpostua:
Giza baliabideetako goi malako teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:

1.—Udaleko Giza Baliabideen kudeaketa gauzatzea.

2.—Langileak kudeatu eta administratzeko espedienteen gaineko irizpena ematea, haiek bultzatzea, eta haien jarraipena eta kontrola egitea: lan-eskaintza publikoa, lanpostuak aukeratu eta betetzea, plantilla, LPZ, nominak, baimen-eskaerak eta abar.

3.—Behar diren txosten tekniko eta dokumentuak egitea: irizpenak, ebazpenak, akordio proposamenak, araudiak, memoriak, azterlanak, kostuen gaineko azterketak eta abar.

4.—Langileen edo antolamenduaren arloko gaietan aholkularitza tekniko eta juridikoa ematea udal langileei.

5.—Langileek edo udalbatzak langileen administrazioaren arloan egindako kontsultei buruzko aholkularitza juridikoa ematea (kontratazioa, gizarte-aseguruak, ordainsariak, erreklamazioak, baimenak, lehiaketak, egoera administratiboak, jubilazioak eta abar).

6.—Langileen administrazioaren arloko gai teknikoei buruzko laguntza eta irizpena ematea (txostenak, izendapenak, jabetza hartze aktak etab.).

7.—Erakunde jakin batzuekin behar diren harremanak garatzea eta bultzatzea (GSIN, GSDN, zentral sindikalak, Eusko Jaurlaritza, etab.).

8.—Laneko Osasunaren arloko prozesuak bultzatzea eta haien gaineko jarraipena eta kontrola egitea (laneko arriskuen ebaluazioa, osasun-zaintza, prebentzio orokorraren arloko prestakuntza eta abar.) eta Osasun eta Segurtasun Batzordean idazkari lanak egitea.

9.—Udal-langileen osasuna zaintzeko espedientearen kudeaketa koordinatzea: osasun-azterketak eta analitikak.

10.—Saileko dirulaguntzak kontrolatu eta kudeatzea.

11.—Langileak hautatzeko epaimahaietan parte hartzea.

*  Unitate/Sailaren kudeaketa.

12.—Bere funtzio-eremuko espedienteetan proposamen teknikoak egitea, eta balorazio-txostenak egitea horietan oinarritutako lizitazioetan.

13.—Kontratazio-organoak zehazten dituen kontratuez arduratzea, zerbitzua edo hornidura ematen dela bermatzea, eta horien ondoriozko fakturak egitea.

14.—Teknikari gisa parte hartzea, horretarako eskatuz gero, eta bere eskumeneko arloei dagokienez, udal informazio-batzordeetan.

15.—Mendeko langileei aholkularitza teknikoa ematea, eta haien zalantzak edo sortzen diren gorabeherak ebaztea.

*  Eginkizun komunak.

16.—Arloa hobetzen laguntzea, eta hobekuntza hori lortzeko beharrezkoak diren ekintzak eta aldaketak proposatzea.

17.—Lana antolatzea, ezarritako helburuak beteko direla bermatzeko.

18.—Unitatera/arlora atxikita dauden gainerako langileei laguntzea lanak pilatzen direnean, edo langileren bat kanpoan edo gaixorik dagoenean.

19.—Lankideei aholkuak ematea eta laguntzea, bere ezagutza edo eskarmentuagatik hobeto ezagutzen dituen lanetan.

20.—Arloan dauden instalazioen eta baliabideen erabilera, kontserbazioa eta mantentzea egokia dela begiratu eta zaintzea.

21.—Bere kategoriari dagokion eta agintzen zaion beste edozein lan egitea, aldez aurretik horretarako jarraibideak jasota.

Titulazioa:

Zuzenbideko gradua, Lan zientzietan gradua, ant. Industriala edo parekidea.

Hizkuntza eskakizuna:

C2/4, nahitaezkoa.

Beste baldintza batzuk:

Tolosako Udaleko karrerako funtzionario izateko hautaketa prozesuen oinarri orokorrak laugarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, honako hauek bete beharko dira:

— Titulua: Zuzenbideko gradua, Lan zientzietan gradua, ant. Industriala edo parekidea.

— Bete nahi den lanpostuak derrigorrezko 4. hizkuntza-eskakizuna dauka esleituta; horrenbestez, 4. HE-C2 izatea ezinbestekoa da lanpostua betetzeko.

Hala ere, izangai batek berak ere ez badu adierazitako 4. HE-C2 egiaztatzen, lanpostuari 3. HE-C1 HE aplikatuko zaio, soil-soilik deialdi honetan betetzeko eta sortuko den lan-poltsan sartzeko ondorioetarako.

Hortaz, 3. HE-C1 daukatela egiaztatzen duten izangaiek ere parte hartu ahal izango dute hautaketa-prozesu honetan.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Tolosako Udaleko Erregistro Orokorrean (Plaza Zaharra, 6), 07:15etik 14:15era, astelehenetik asteazkenera eta ostiraletan, eta ostegunetan 07:15etik 19:00etara. Eskatzaileek beren nortasuna egiaztatu beharko dute UDATEko langileen aurrean..