Goi-mailako ingeniaria

2022/02/08 - 2022/03/07
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bilbao-Bizkaiako Ur-Partzuergoa
Lehiaketa:
Goi-mailako ingeniaria
Lanpostua:
Goi-mailako ingeniaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Eginkizunak eta atazak:

Lanpostua goi-mailako tituludunen lanpostuan sartuko da, eta oinarrizko funtzio hauek izango ditu:

— Goi-mailako ikasketa unibertsitarioak eskatutako eta jarduera-esparru profesionaleko esperientziaz nahiz lan-arloko jakintzaz, sormenaz eta ekarpen pertsonalaz osatu beharreko edo erdi-mailako ikasketak eskatutako eta jarduera-esparru profesionaleko esperientzia handiaz osatu beharreko eginkizun konplexu bezain heterogeneoak garatzea, behar besteko helburuak zehaztu ondoren. Horretarako, erabaki konplexuak prestatzea eta hartzea, eta, beharrezkoa izanez gero, kasuan kasuko burutzari laguntzeko eskatzea.

— Kasuan kasuko burutzari arloko, saileko, zuzendariordetzako edo zuzendaritzako jardueren betearazpena aztertzen, programatzen eta antolatzen laguntzea eta ezarritako prozeduren nahiz burutzaren jarraibideen arabera, ustezko gorabeherak ahalik eta baldintza onenetan konpontzea, emandako zerbitzua kalitatekoa dela bermatzeko.

— Burutzarentzat lan-prozedurei, programei, sistemei eta abarrei buruzko txostenak egitea, aldaketak proposatzea eta ustezko konponbideak balioestea, zuzendaritzak, zuzendariordetzak edo arloak emandako jardueraren edota zerbitzuaren betearazpena hobetzeko.

— Burutzari BBUPn ezarritako sailaz gaineko informazio korporatiboa kudeatzeko sistemak betetzen eta zuzendaritzako, zuzendariordetzako edo arloko zenbait kudeaketa-sistema berezi ezartzen laguntzea.

— Burutzari zuzendaritzako, zuzendariordetzako edo arloko jarduerarekin lotutako erregistroak kontrolatzen laguntzea, egunero jarduketa-arloan gertatzen diren gorabeherak aztertzea eta konpontzea eta funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren datu-baseak betetzea eta kudeatzea, ezarritako kudeaketa-sistemetan zehaztutako prozedurak kontuan hartuta.

— Burutzari zuzendaritzako edo arloko jarduerarekin lotutako hornikuntzetarako, ekipoetarako edo zerbitzuetarako baldintzen orriak egiten edota hobetzen laguntzea.

— Burutzari esleitutako kontratuen kudeaketa ekonomikoa ikuskatzen laguntzea, kontratistek aurkeztutako harreman balioetsiei buruzko txostena berrikustea, balioztatzea eta ikustea eta ziurtagiriak egitean kontratuak zuzentzen laguntzea.

Zehazki, hona hemen deitutako lanpostuaren xedea eta funtzio espezifikoak:

Xedea

Telekomunikazio-arloko arduradunaren menpe, bere gain hartuko du, lehentasunez, ingeniaritza-jarduerak koordinatu eta gainbegiratzeko lana, honako arlo hauetan: instrumentazioa, automata programagarriak, kontrol-algoritmoak, SCADAk, industria-softwareko aplikazioak eta segurtasun elektronikoa. Software industrialeko plataformei dagozkien aplikazioak administratu eta eguneratuko ditu, eta bere eskumeneko gaietan mantentze elektronikoko eta kontroleko prozesuan lagunduko du. BBUPko gainerako zuzendaritzekin lankidetzan jardungo du prozesu guztiak eraginkorragoak izan daitezen automatizazioak edo komunikazioak behar dituzten obra eta jarduketa guztietan.

Eginkizunak

Honako funtzio hauek ditu, besteak beste:

1. Bere kargura duen gizataldea zuzentzea eta bere erantzukizunpeko eremuan garatzen diren jarduera guztietan nagusi izan behar den filosofia kolaboratzaileei transmititzea. Legez nahitaez bete behar diren arau guztiak, baita BBUPren barnekoak ere, betetzea eta betearaztea, aplikagarriak badira, bai bere arloari lotutako arau bereziak, bai segurtasun, kalitate, produktibitate, ekonomia eraginkortasun eta ingurumenari buruzkoak. Prestatu eta zuzeneko mendekoen prestakuntza sustatzea.

2. Industria-instalazioen automatizazioko eta teleaginteko proiektuak aztertzea, ebaztekoak diren arazoen berezitasunei eta BBUPren irizpide tekniko normalizatuei erreparatuta, neurketen kalitatea hobetzeko, prozesuak arrazionalizatzeko eta eskura dauden baliabideen erabilera optimizatzeko.

3. Ezarritako sistemak eguneratzeko estrategia lantzea eta proposatzea, baliabide ekonomikoen, planteatutako beharren eta eskura dagoen teknologiaren arabera, BBUP abangoardia teknologikoan dagoela ziurtatzeko.

4. Ezarritako xedeak eta helburuak lortzeko behar diren laguntza teknikoak kudeatzea.

5. Telekomunikazio-instalazioen eta industria-kontrolaren arloan aplikatu beharreko irizpideak definitzea eta teknikoki onartzea, ekipoen kudeaketa homogeneizatzeko, hornidura- eta saneamendu-ustiapeneko eragiketak normalizatzen lagunduz.

6. Gainerako enpresei laguntza ematea telekomunikazio-zerbitzuak kontratatzen, pleguak idazten, dagozkion balorazio-txosten teknikoak idazten eta zerbitzu horietako operadoreekin egindako kontratuak administratzen.

7. BBUPko komunikazio- eta telekomunikazio-sistemak aztertzea eta kudeatzea, teknologia berrietara egoki daitezen bultzatzeko eta kasu bakoitzean eskatzen diren zibersegurtasun-irizpideak integratzeko.

Hau da: telefonia finkoa, mugikorra, operadoreen datu-transmisioko sareak, azpiegitura propioa duten sistemak, etab. Baita etorkizunean ezar daitezkeen komunikazio-sistema guztiak ere.

 

Titulazioa:

Telekomunikazio Ingeniaritza edo Automatika Ingeniaritza eta Elektroniko Industriala edo Industria Ingeniaritza.

Hizkuntza eskakizuna:

3. hizkuntza eskakizuna (ez derrigorrezkoa)

Beste baldintza batzuk:

a) Europar Batasuneko edozein estatu kidetako nazionalitatea izatea edo, bestela, Europar Batasunak sinatutako eta Estatu Espainolak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan etorri askea aplikatzekoa zaion estatu bateko nazionalitatea izatea.
Era berean, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude. Horrez gain, euren ondorengoek eta euren ezkontideen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, betiere ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude, ondorengoak hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo ondorengoak beren lepotik bizi eta 21 urtetik gorakoak badira.
Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez diren atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute, betiere legezko egoitza Espainiako Estatuan baldin badute.


b) Deitutako plazari esleitutako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.  Gaitasun hori bere garaian egiaztatu beharko da agiri bidez, lan kontratua sinatu aurretik epaimahaiak onartutako izangaiei zenbait proba eta osasun azterketa egin ondoren. Osasun azterketa hori Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak adierazitako zerbitzuetan egingo da.
Hautaketa prozesuak dirauen bitartean, epaimahaiari beharrezkoa iruditzen bazaio, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari eskatu ahal izango dio elbarrientzako txandan lehiatzen diren izangaiei probak eta osasun azterketak egiteko. Horrela, bada, deialdiko lanpostuetan egin ohi diren jarduerak betetzeko gai diren egiaztatu ahal izango da, hautaketa prozesua amaitu arte itxaron beharrean.

c) 16 urte izan beharko dituzte eta ezin izango dute erretiratzeko arauzko adin arrunta eduki (65 urte). Txanda itxiko (txandaka) plazetarako deialdietan, beharrezkoa izango da 18 urte beteta izatea, Langileen Estatutuaren 6.2. artikuluarekin bat etorriz.


d) Kasuan kasuko plazarako eskatutako titulazioa edukitzea edo titulua jasotzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa ziurtatzen duen agiria eduki beharko da.  Goi mailako unibertsitate titulazioa betekizun gisa dauzkaten deialdien kasuan (lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza), gradu titulazioa izateak, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 9. eta 10. artikuluetan araututako unibertsitate
masterrarekin, kasu bakoitzean kasuan kasuko plazarako legedi aplikagarriak ezarritako titulazioarekin baliokidetasuna izango du. Erdi mailako unibertsitate titulazioa betekizun gisa dauzkaten deialdien kasuan (unibertsitate diplomatura, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza teknikoa), urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 9. artikuluetan araututako gradu titulua izateak kasu bakoitzean kasuan kasuko plazarako legedi aplikagarriak ezarritako titulazioarekin baliokidetasuna izango du. Hartara, Goi mailako Hezkuntzarako Kualifikazioen Espainiako Esparru (GMHKEE) eta Kualifikazioen Europako Esparru (KEE) barruan ezarritako baliokidetasun mailak erabiliko dira.


e) Diziplina espediente bidez inolako Administrazio Publikoren zerbitzuetatik edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioetatik baztertuta ez egotea, ezta ebazpen judizial bidez lan edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, antzeko zereginak betetzeko aldendu edo desgaitu egin badute.
Atzerritarra izanez gero, desgaituta edo antzeko egoeran ez egotea, eta bere Estatuan lan publikoa antzeko egoeran lortzea eragotziko liokeen diziplina zigorra edo parekoa ez izatea.


f) Ezin izango dira ezintasunagatiko edo bateraezintasunagatiko legezko auziren baten menpe egon, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunei buruzko indarreko arautegian ezarritakoa kontuan hartuta. Hala ere, ez du inolako eraginik izango arautegiak berak aukeratzeko emandako eskubidean.

g) Kasuan kasuko eranskinetan hautaketa prozesu bakoitzerako zehaztutako gainerako beste betekizun guztiak bete beharko dituzte.


h) Minusbaliotasuna duten pertsonei gordetako plazetara aurkezten direnek izaera hori onarturik izan beharko dute, betiere %33koa edo hortik gorakoa izango den ezgaitasun mailarekin; izaera hori Administrazioaren organo eskudunak onartu beharko du (foru aldundien organo eskuduna, IMSERSO, edo baliokidea).

 

Oharrak:
  • Beste betekizun batzuk: B motako gidabaimena.
Onartzea
Elektronikoa:

Eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira https:\\ope.consorciodeaguas.eus webgunearen bidez.

 

Aurrez aurrekoa:

Aukera gisa, paperezko formatua erabiliz gero, eskabideak modu presentzialean aurkeztu ahalko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, helbide honetan: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Done Bikendi kalea 8, Albia I, beheko solairua, 48001-Bilbao.

Deialdia
Gaiak:

A. Ezagutza orokorren gai zerrenda

1. gaia: Uraren Esparru Zuzentaraua (2000/60/EE). 91/271/EE Zuzentaraua. 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uren Legearen Testu Bategina onesten duena.

2. gaia: 1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Urei buruzkoa.

3. gaia: 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzkoa.

4. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

5. gaia: 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.

6. gaia: 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabileraren normalizazioari buruzko oinarrizkoa.

7. gaia: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi duena.

8. gaia: Generoaren arloko politikak: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa. Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerakoa.

9. gaia: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Estatutuak eta hura osatzen duten erakundeak.

10. gaia: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren ur-horniduraren zerbitzua arautzen duen ordenantza. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren saneamendu- eta arazketa-zerbitzua arautzen duen ordenantza.

11. gaia: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren ur hornidura, saneamendu eta arazketa zerbitzuen erabiltzaileei emandako zerbitzu tasen ordenantza arautzailea.

12. gaia: Laneko arriskuen prebentzioa: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa eta 39/1997 Errege Dekretuak onartutako Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua.

13. gaia: 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa. 3/2020 Errege Lege-Dekretua, otsailaren 4koa.

14. gaia: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena.

15. gaia: Ingurumen-kudeaketako sistema: Kontzeptuak. Ingurumen-kudeaketako sistemaren betekizun nabarmenak. Ingurumen-kudeaketako sistema mantentzea. Ziurtagiriak.

16. gaia: Kalitatea kudeatzeko sistema: Kontzeptuak. Ohiko dokumentazioa kalitatea kudeatzeko sistemetan. Kalitatea kudeatzeko sistemaren mantentzea. Ziurtagiriak.

17. gaia: Ofimatika: Word, Excel eta Access.

B. Ezagutza espezifikoen gai-zerrenda


1. atala

1. gaia: Telekomunikazio zerbitzuak eta sareak: OSI geruzen eredua. TCP/IP geruzen eredua. Zirkuitu eta paketeen kommutazio-sareak.

2. gaia: Ingurunean sartzeko kontrol protokoloak. Ethernet: Begiztak prebenitzea. Spanning Tree motak. Eraztun motako konfigurazioak. MRP eta HRP protokoloak.

3. gaia: 802.11 protokoloak. Wifi estandarrak. Segurtasuna wifi sareetan.

4. gaia: IPv4 protokoloa. Helbideratze-planen eta IP sareen diseinua. NAT eta PAT.Routing estatikoa. Politiketan oinarritutako bideratzea.

5. gaia: Sare pribatu birtualak. Trafikoaren kudeaketa eta zerbitzuaren kalitatea. MPLS sareen oinarrizko kontzeptuak. MPLS gaineko sare pribatu birtualak.

6. gaia: Routing dinamikoa: RIP, OSPF protokoloak. Bideak birbanatzea. Routing asimetrikoaren detekzioa eta prebentzioa.

7. gaia: BGP protokoloa: eBGP eta iBGP. BGPren konfigurazioa. Komunitateen erabilera. Bideen hautaketa. Local-Preference parametroa doitzea.

8. gaia: Sare finkoak: Telefono sare kommutatuaren oinarrizko kontzeptuak. PSTN zerbitzuak. DSL protokoloak.

9. gaia: Kableatu egituratua: Kableatu egituratuari buruzko araudia. Ethernet sareetarako kableatua. Ahots-sareetarako kableatua. Profinet sareetarako kableatua. Zuntz optiko motak eta zuntz konektore mota nagusien ezaugarriak.

10. gaia: IP ahotsa: ToIP sistemen arkitektura. Ahots pasarelak. Seinaleztapen protokoloak. Ahots codec-ak. SIP protokoloa. H.323 protokoloa. Ahotserako zerbitzuaren kalitatea.

11. gaia: Sare mugikorrak: GSM, GPRS, UMTS eta LTE sistemen arkitektura eta horien gaineko datuen transmisioaren ezaugarriak. 5G teknologiaren ezaugarriak. Gauzen Internet (IoT) epe luzeko garapenari (LTE) eta 5G teknologiari buruz.

12. gaia: Tetra sareak: arkitektura, zerbitzu eskuragarriak eta datuak transmititzeko metodoak.

13. gaia: LPWAN teknologiak: Eskuragarri dauden teknologien arteko alderaketa. LoRa protokoloa, ezaugarriak, arkitektura, ekipo motak.

14. gaia: Sistema eragileak: Sistema eragilearen funtzioak. Sistema deiak. Prozesuak eta hariak. Scheduling motak. Unix eta Windows sistemen arkitektura. Windows arkitektura. LDAP protokoloa.

15. gaia: Datu-baseak. Datu-baseen kontzeptu orokorrak. Erlazio eredua. Erlazio motak. Gako motak. SQL lengoaia, datuak txertatzeko eta kontsultatzeko oinarrizko eragiketak.

16. gaia: Objektuetara bideratutako programazioa: ezaugarri nagusiak. Helburuak eta motak. Kapsulatzea eta sarbidea kontrolatzea. Herentzia eta polimorfismoa. Programazio lengoaia nagusien ezaugarriak.

17. gaia: Automata programagarriak. Kontzeptuak: scan zikloa, mapaketak, memoria motak. Siemens eta Schneider fabrikatzaileen automata gamak.

18. gaia: Automaten programazioa: Maila baxuko programazio lengoaiak: jarraibideen zerrenda eta testu egituratua. AWL, KOP eta FUP. Goi-mailako programazio lengoaia: Blokeen diagrama eta funtzio sekuentzialen diagrama.

19. gaia: Automaten programazioa II: Programaren kontrol eta jauzi eragiketak. Eragiketa aritmetikoak, bihurketa, errotazioa eta desplazamendua. Seinale analogikoen tratamendua. Alarma ekitaldiak eta akats asinkronoak. Helbideratze zuzena eta zeharkakoa. Antolamendu blokeak

20. gaia: Kontrol begiztak: begizta irekien eta begizta itxien kontrol sistemak. PID erregulazioa. PID baten kontrol parametroak doitzea

21. gaia: SCADA sistemak: Denbora errealaren kontzeptua SCADA sistema batean. SW arkitektura. HW arkitektura. Bistaratzeko bezeroak. Konexioak datu iturriekin, OPC protokoloak.

22. gaia: Komunikazio industrialak: Industria inguruneen ezaugarriak. Sare industrial baten mailak. ISA-95 araua. Korronte begizta bidez seinaleak transmititzea.

23. gaia: Zibersegurtasuna industria-inguruneetan: OT sareen ezaugarriak. Mehatxuak eta eraso-bektoreak. Zaurgarritasunak.

24. gaia: Zibersegurtasuna ingurune industrialetan II: Defentsa-estrategia sakonean. ISO/IEC 27002 araua.

25. gaia: Eremu busak: Honako protokolo hauen ezaugarriak: Profibus, Profinet, Modbus.

26. gaia: Telemetria protokoloak: Telemetria sistema baten funtzionalitateak. MQTT protokoloa. Honako telemetria protokolo hauen ezaugarriak: Sinaut, DNP3, IEC60870.

27. gaia: Segurtasun sistemak: CCTV sistemak, estandarrak eta ohiko protokoloak. Intrusioak antzemateko sistemak. CRA baten ezaugarriak.

28. gaia: Korronte alternoko zirkuituak. Tentsioak eta intentsitateak. Potentzia korronte alternoan. Potentzia faktorea. Kondentsadoreen baterien kalkulua.

29. gaia: Instalazio elektrikoak: behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoa betetzea. Zirkuitu elektrikoen babes motak.

30. gaia: Eskema elektrikoen diseinu eta interpretazioa (indarra eta kontrola). Eskema hari-bakarrak eta hari anizkoitzak. Automatismoak logika kableatuarekin.

31. gaia: Makina elektriko birakariak. Makina asinkronoen eta sinkronoen oinarrizko kontzeptuak. Motorren mantentze-lanak, ohiko arazoak eta mantentze-planak.

32. gaia: Motor asinkronoak abiaraztea: abiarazte motak. Abiagailu estatikoei buruzko oinarrizko kontzeptuak. Maiztasun-aldagailuak. Abantailak eta eragozpenak. Distortsio armonikoa, efektuak eta horren aurreko babesa.

33. gaia: Motorren babesa. Motorrak kontrolatzeko eta babesteko erreleak. Aparailu komunikagarriak.

34. gaia: Aktiboen kudeaketa. Bizi-zikloa. Mantentze-lanen alderdi orokorrak. Mantentze-motak. Mantentze-lanak kudeatzeko informazio-sistemak.

35. gaia: Ordezko piezak kudeatzea. Ordezko piezen sailkapena. Hautaketan kontuan hartu beharreko alderdiak.