Informazio eta izapidetze agente

2021/04/15 - 2021/05/05
Inprimatu
Arrasate/Mondragón
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Arrasateko Udala
Lehiaketa:
Informazio eta izapidetze agente
Lanpostua:
Agentea
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Eginkizunak eta atazak:

Hona hemen lanpostuaren egiteko orokorra, herritarrei zerbitzua emateko bokazio batetik eta balioaniztasunez, eta ezarritako edozein informazio kanaletan (bertan dela, telefonoz eta sistema telematikoz):

— Herritarrei informazioa ematea, Kirol zerbitzuari dagokien gaiei buruz.

— Erabiltzaileen eta abonatuen iradokizunak eta kexak hartu eta bideratzea.

— Berehala erabakitzekoak diren izapideak egitea, abonuekin, ikastaroekin, erreserbekin eta beste gainontzeko kirol zerbitzuekin lotutakoak.

— Lanpostuaren egitekoa egoki betetzeko, hierarkiako nagusiek agindutako eta eskatutako egitekoak egitea, lanpostuaren izaerarekin bat.

Titulazioa:

Titulu hauetakoren baten jabe izatea: Eskola Graduatua, LH 1, edo baliokidea.

Hizkuntza eskakizuna:

3. Hizkuntza eskakizunaren pareko jakintza beharko du euskarari dagokionez.

Beste baldintza batzuk:

a) Titulu hauetakoren baten jabe izatea: Eskola Graduatua, LH 1, edo baliokidea.

b) 3. Hizkuntza eskakizunaren pareko jakintza beharko du euskarari dagokionez.

c) Oinarrizko mailari dagozkion Word (edozein bertsio: 2010, 2007, 2003, 2000 edo XP) eta Excel (edozein bertsio: 2010, 2007, 2003, 2000 eta XP) IT Txartelak izatea.

d) Zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea.

e) Diziplinako dosierraren bidez Estatuko edo Toki Administrazioko edo Erakundeen Administrazioko zerbitzutik baztertu ez izana, ez eta funtzio publikoak betetzeko gaitasunik gabe egotea ere.

f) Gaitasunik gabeko kasuetan sarturik ez egotea, Toki Administrazioko Funtzionarioen Erregelamenduko 36. artikuluaren arabera, ez eta abenduaren 26ko 53/84 Legeak aipatzen dituenetatik bateraezin kausan ere ez egotea, eskatzen den dedikazioari dagokionez.

Onartzea
Elektronikoa:

Udal webgune bidez (www.arrasate.eus )

Aurrez aurrekoa:

39/2015 Legeak –Administrazio publikoen prozedura amankomun legeak– 16.4 artikuluan ezarri moduan.

Deialdia
Gaiak:

GAITEGI OROKORRA

1. Udalerria: kontzeptua eta elementuak. Udal-barrutia. Biztanleria: erroldari erreferentzi berezia. https://www.BOE.es/buscar/pdf/1985/BOE-A-1985-5392-consolidado.pdf.

2. Udal antolaketa. Udal eskuduntzak. https://www.BOE.es/buscar/pdf/1985/BOE-A-1985-5392-consolidado.pdf.

3. Prozeduran interesdun direnak: Jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua. Administrazio publikoen jarduera: Jarduketa-arau orokorrak. Administrazio-prozedura erkideari buruzko xedapenak: Prozeduraren bermeak.

https://ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/legedia_euskaraz_e_admin_zuz/eu_def/adjuntos/Administrazio-zuzenbidea/39-2015%20Legea,%20Administrazio%20Publikoen%20Administrazio%20Prozedura%0Erkidearena.pdf.

4. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Datuak babesteko printzipioak eta pertsonen eskubideak. https://www.BOE.es/eli/es/lo/2018/12/05/3/dof/spa/pdf.

GAITEGI ESPEZIFIKOA

5. Arrasateko kirol instalazioak. https://kirolaonline.arrasate.eus/index.php.

6. Eskainitako kirol jarduerak. https://kirolaonline.arrasate.eus/index.php. Arrasateko kirolaren plan estrategikoa. file: C:/Users/amu%C3%B1oz/Downloads/2.%20Estrategias-Programas-Proyectos%20(3).pdf.

7. Oinarri estrategikoak: misioa, ikuspegia eta balioak zehaztea.

8. Estrategia adieraztea: ildo estrategikoak. Arrasateko kirol instalazioen araudia: https://www.arrasate.eus/eu/files/kirolak/2018/arrasateko-kirolaren-plan-estrategikoa-1/2-estrategiak-programak-proiektuak.pdf/view.

9. I. Titulua: Erabiltzaileak (1. artikulutik 9. artikulura).

10. II. Titulua: Erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak (10. artikulutik 12. artikulura).

11. III. Titulua: Abonuak ordaintzea, instalazioak erreserbatzea eta ikastaroetan izena ematea (13. artikulutik 17. artikulura).

12. IV. Titulua: Instalazioak erabiltzeko arau orokorrak (18. artikulutik 21. artikulura).

13. V. Titulua: Instalazioak erabiltzeko arauak (22. artikulutik 29. artikulura).

14. VI.Titulua: Zehatzeko araubidea (34. artikulutik 36. artikulura).

15. VII.Titulua: Langile teknikoak (37. artikulua). Komunikazioa eta herritarrari arreta. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/bibl_digital/es_documen/adjuntos/cuerpo_subalternos.pdf (temas 10 y 11).

16. Herritartasuna zerbitzu eta prestazio publikoen hartzaile bezala.

17. Informazioa eta jendeari arreta.

18. Hizkuntza adeitsua eta ez sexista.

19. Komunikazioa, arreta presentziala, telefono bidezko arreta, abisuak, autozerbitzua, teknologia berriak eta arreta esklusiboa.

20. Arreta kexa eta erreklamazioen aurrean.