Joan edukira

Liburutegiko Laguntzailearen lan-poltsa

2021/04/22 - 2021/05/05
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bilboko Udala
Lehiaketa:
Liburutegiko Laguntzailearen lan-poltsa
Lanpostua:
Liburutegiko laguntzaile
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
C1
Eginkizunak eta atazak:

Egin beharreko zeregin nagusien deskribapena:

— Liburutegiko erabiltzaileari arreta ematea: eskatutako maileguak ematea, orientatzea eta informazio bibliografikoa ematea, etab.

— Funts bibliografikoaren eta, oro har, instalazioen kontserbazioa zaintzea, eta esparruaren barruan ordenari eustea.

— Liburuak erregistratzea, sailkatzea, katalogatzea eta apalategietan jartzea.

— Hainbat administrazio-lan egitea, hala nola bazkideen txartelak egitea, liburutegi-jarduerari buruzko estatistikak, txostenak eta memoriak egitea, aurrekontuak egitea, materiala eskatzea, etab.

— Liburutegi-funtsak eskuratzea: hautatu, formularioak bete, liburu-dendak bisitatu, materiala eta fakturak erkatu, etab.

— Eguneroko prentsa, posta-bidalketak eta materiala udaletxean eta Eusko Jaurlaritzan jasotzea.

— Aldizkako argitalpenak kontrolatzea, dosierrak eta aurkibideak egitea, aldizkarietako artikuluak fotokopiatzea, etab.

— Bilerak egitea nagusiekin eta gainerako liburutegi-laguntzaileekin.

— Era berean, lanposturako eskatutako kualifikazioarekin bat etorrita, bere gain utzitakoak egitea.

Titulazioa:

Batxilergoko titulu ofiziala edo titulu teknikoa izatea, edo titulu hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

3. hizkuntza-eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

a) Batxilergoko titulu ofiziala edo titulu teknikoa izatea, edo titulu hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea.

b) 3. hizkuntza-eskakizuna (3. HE edo baliokidea, uztailaren 4ko 187/2017 Dekretuan xedatutakoaren arabera. Dekretu horren bidez, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliozkotzeko eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko Dekretua aldatzen da).

c) IT Txartelaren ziurtagiri hauek edukitzea:

— 2000 Word XP edo ondorengoa, aurreratua.

— 2000 Excel XP edo ondorengoa, oinarrizkoa

Excel aurreratuaren ziurtagiria edukitzeak Excel oinarrizkoa onartzea dakar prozesu honetan.

d) Espainiako nazionalitatea edukitzea, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Lege Bategina onartu duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 57.artikuluan ezarritakoa kontuan hartu gabe.

e) 16 urte beteta edukitzea eta derrigorrezko erretiro-adinetik gorakoa ez izatea.

f) Gaitasuna: Lan-poltsa honen bidez bete nahi den plazari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun funtzionala eta psikofisikoa edukitzea eta gaitasuna edo desgaitasuna lanpostuaren betebeharrak eta eginkizunak betetzeko oztopo ez izatea. Hori Udalaren Zerbitzu Medikoek egiaztatuko dute.

g) Gaikuntza: Ez izatea diziplina-espedientearen bidez baztertua administrazio publikoen edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoen zerbitzuetatik, eta ez egotea epailearen ebazpen bidez erabat edo bereziki desgaiturik enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidegoetan edo eskaletan sartzeko.

h) Ez egotea desgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik, herri-administrazioen zerbitzura dauden langileentzat bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araubidearen arabera; hala ere, kargu publikoan jardun edo jarduera pribatu bateraezina egiten dutenek ez dute aukera egiteko eragozpenik izango, aipatutako legezko arauetan adierazita dagoen bezala.

i) Bilboko Udalaren plantillako lanpostuak jabetzan betetzeko Legeetan eta Oinarri Orokorretan ezarritako gainerako eskakizunak aplikatuko dira (202ko uztailaren 10eko Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 131. zenbakia).

Onartzea
Elektronikoa:

Bete beharreko eredu ofiziala eta prozedura webgune honetan daude: https://ope:bilbao.eus.

Aurrez aurrekoa:

Bete beharreko eredu ofiziala I. Eranskinean dago. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren tokietan aurkeztu ahal izango da. (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikulua zena).

Euskadi, auzolana