Pertsonen kudeaketa eta talentuaren garapena arloko "C" lanpostu
Dagozkion funtzioak garatzeko batetik bestera mugitu beharra gorabehera, Haziren hiru egoitzetako edozein izan daiteke bere lantokia: Donostia (Gipuzkoa), Abadiño (Bizkaia) edo Arkauti (Araba).
Lehenengo hilabeteetan eta/edo lanpostua eskuratu arte, Arkautin izango du egoitza.
MISIOA:
Arlorako zehaztutako jarduera-ildoen barruan, honako hauen diseinuan, kudeaketan eta martxan jartzean parte hartzea: kudeaketa-prozesuak, Langileen Administrazioko prozesuak eta pertsonak kudeatzeko politikak. Halaber, amaierako emaitza bere gain hartu beharko du arloaren barruko ardura handiagoko postuen aurrean eta, hala dagokionean, barneko bezeroaren aurrean.
ERANTZUKIZUN ARLO NAGUSIAK ETA FUNTZIOAK:
- HAZI Fundazioan giza kapitala garatzeko politiken barruan sistemak eta jarduerak ezartzen eta abian jartzen laguntzea, bere ezagutza tekniko espezifikoa eskainiz.
- Garatzea Langileen Administrazioarekin eta HAZI Fundazioa osatzen duten pertsonen kudeaketarekin lotutako jarduerak eta zeregin teknikoak zein laguntza ematekoak.
- Aktiboki parte hartzea partzuergoko proiektuak identifikatzen, definitzen eta teknikoki garatzen.
- Prestakuntza- eta dibulgazio-ekintzak egitea:
- Bere jakintza-esparruan etengabeko eguneratze teknikoa izatea.
- HAZI Fundazioaren barne-prozesuei buruzko araudia betetzea:
Lanpostuaren eremuarekin lotutako Unibertsitateko diplomatura edo gradua: Psikologia, Lan Harremanak eta Giza Baliabideak, EAZ, Psikopedagogia edo pertsonen kudeaketarekin eta garapenarekin lotutako titulazio baliokideak.
Euskara: C1 maila edo baliokidea
Baldintza ezinbestekoak eta baztertzaileak:
- Gutxienez 3 urteko esperientzia egiaztatua hautaketaren eta enpresako prestakuntzaren arloan teknikari espezialista gisa.
- Euskarako C1 maila edo baliokidea.
- B motako gidabaimena.
- Joan-etorriak egiteko aukera.
Hautaketa-proba horiek egiteko onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:
a) Espainiarra izatea, Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionala edo Europako Erkidegoak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen (langileen zirkulazio askea jasotzen dutenek) aplikazio-eremuan sartzen den estatu bateko nazionala izatea. Era berean, pertsona espainiarren ezkontideak, Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea dutenek eta aipatutako Nazioarteko Tratatuen aplikazio-eremuan dauden estatuetako nazionalitatea dutenek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta pertsona horien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere zuzenbide-banaketarik ez badago, 21 urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak badira eta pertsona horien kontura bizi badira.
b) Diziplina-espediente bidez sektore publikoko edozein erakundetatik bereizita ez egotea, eta sektore publikoan eginkizunak betetzeko desgaituta ez egotea. Espainiar nazionalitatea ez duten izangaiek ez dute diziplina-zehapenik edo zigor penalik izan beharko, beren estatuan sektore publikora sartzea eragozten dienik.
c) Eskatutako titulua izatea edo lortzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epearen barruan. Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen dokumentazioa eduki beharko da.
Honako hauek baloratuko dira:
1.- Lanpostuaren berariazkoak:
Profilean adierazitako ezagutzetan oinarritutako idatzizko probaren bidez baloratuko dira. Gehieneko puntuazioa 41 puntukoa izango da, eta honela banatuko dira:
- Pertsonen hautaketa- eta ebaluazio-prozesuen arloko ezagutza espezifikoa (0-11)
- Talentuaren identifikazio, garapen eta kudeaketaren arloko ezagutza (0-11)
- Prestakuntza-premien detekzioaren arloko eta prestakuntza-planen diseinu eta ebaluazioaren arloko ezagutza (0-11)
- Pertsonen administrazio eta kudeaketaren arloko ezagutza (0-4)
- Lan-araudiaren et Gizarte Segurantzaren arloko ezagutza (0-2)
- Jarduketa-eremuarekin lotutako euskal sektore- eta erakunde-ingurunearen ezagutza (0-2)
Idatzizko probaren fasea gainditzeko, gutxienez 26 puntu lortu behar dira.
2.- Egiaztatutako esperientzia:
Honako baremo honen arabera baloratuko da egiaztatutako esperientzia, baldin eta lanposturako eskatutako ezagutzekin lotuta badago:
Esperientzia-urteak | Eremua: hautaketa | Eremua: prestakuntza | Eremua: talentua | Eremua: langileen administrazioa | Gehienez GUZTIRA |
3-5 urte | 0,60 | 0,60 | 0,60 | 0,20 | 2 |
5-8 urte | 1,20 | 1,20 | 1,20 | 0,40 | 4 |
8-10 urte | 1,75 | 1,75 | 1,75 | 0,75 | 6 |
10 urte baino gehiago | 4 | 4 | 4 | 2 | 14 |
3.- Gaitasunekin lotutakoak:
Gaitasunak elkarrizketa pertsonalaren bidez baloratuko dira, 0 eta 30 puntu artean.
Honako hauek dira prozesu honen xede den lanpostua behar bezala gauzatzeko gaitasunak, eta batera baloratuko dira:
- Elkarlanean aritzeko eta pertsonei orientazioa emateko gaitasuna.
- Komunikaziorako eta pertsonen arteko harremanetarako gaitasuna.
- Antolatzeko gaitasuna.
- Aztertzeko, teknikoki argudiatzeko, problemak ebazteko eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
- Konfidentzialtasuna eta etika profesionala.
4- Prestakuntza osagarria
Baremo honen arabera baloratuko dira (gehienez ere 10 puntu, egiaztagirien bidez):
- Espezializazio-masterra honako arlo hauetan: giza baliabideak, hautaketa, prestakuntza, talentuaren garapena. Titulu akademiko ofizialak edo Ministerioak homologatutakoak baino ez dira baloratuko. Ez dira aintzat hartuko homologatu gabeko titulu propioak. (Master bakoitzak 3 puntu lortuko ditu, eta gehienez ere 6 puntu emango dira).
- Unibertsitateko masterrak eta graduondoak (Ministerioaren aitorpen ofizialik gabekoak), baldin eta egiaztatutako erakunde pribatuek emandakoak badira eta lanpostuarekin lotutako 500 ordu baino gehiagokoak badira. Prestakuntza bakoitzak 2 puntu lortuko ditu, eta, gehienez 4 puntu emango dira).
- Eskatutako profilarekin lotutako ikastaro espezifikoak (gaitasunen araberako elkarrizketak, pertsonen garapena, prestakuntza-planak, pertsonak kudeatzeko tresnak eta metodologiak...). Gutxienez 40 orduko ikastaroak soilik hartuko dira aintzat (prestakuntza bakoitzak 2 puntu lortuko ditu, eta, gehienez 4 puntu emango dira).
5- Hizkuntzak
Baremo honen arabera baloratuko dira (gehienez ere 5 puntu, egiaztagirien bidez):
- Euskarako C2 maila (+3 puntu).
- Ingeleseko B2 maila (+1 puntu).
- Ingeleseko C1 maila (+2 puntu).
Atal bakoitzak honako ekarpen hau izango du azken balorazioan:
- Ezagutzak: % 41 (gehienez: 41 puntu)
- Egiaztatutako esperientzia: % 14 (gehienez: 14 puntu)
- Gaitasunak: % 30 (gehienez: 30 puntu)
- Prestakuntza osagarria % 10 (gehienez: 10 puntu)
- Hizkuntzak: % 5 (gehienez: 5 puntu)
GUZTIRA: % 100 (gehienez: 100 puntu)
Interesdunek honako helbidera bidali beharko dute hautagaitza https://www.adecco.com/es-es/ofertas-trabajo?jobTitle=Talentuaren+eta+Pertsonen+Teknikaria&jobLocation=Vitoria-Gasteiz%2C+Espa%C3%B1a&radius=20
