Udaltzainen Agente Lehena

2020/02/03 - 2020/02/28
Inprimatu
Astigarraga
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Astigarragako Udala
Lehiaketa:
Udaltzainen Agente Lehena
Lanpostua:
Udaltzaingoa, agentea
Plaza-kopurua:
2
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C1
Eginkizunak eta atazak:

1. Udaltzaingoa-kide guztiei legeak ezartzen dizkien funtzioez gain, agenteak zuzentzeaz arduratuko da, eta horretarako funtzio hauek burutuko ditu:

— Lan Zerbitzuen antolaketa bideratzeaz arduratuko da, eta horretarako aginduak eman eta horiek betetzen direla ziurtatuko du.

— Zerbitzua antolatzeko beharrezkotzat hartzen dituen proposamenak egingo ditu.

— Udaltzainek bere eginbeharrentzat behar dituzten baliabide materialak lortzeko gestioak burutuko ditu.

— Kasuan kasuko txostenak prestatu edo egingo ditu.

— Udaltzaingoaren administrazio-lanak koordinatzea eta egitea.

— Bere ardura izango da, txanda aldaketa dagoenean, lanaldia bukatzen duten langileek sartzen direnei gertatutako berri ematea; baita inzidentzia guztiak intzidentzi-liburuan behar bezala jasotzea.

— Garrantzia duten inzidentzia eta gertakari guztien berri ematea agenteei.

2. Udaltzaigoaren buruzagitzaren eginkizunak, hori ez dagoenean eta zerbitzuak horrela eskatzen duenean.

3. Garrantzia duten gertakari guztien berri ematea alkatetzari eta udaltzaingoaren buruzagitzari. Eta azken hori ez dagoenean eta egoerak horrela eskatzen duenean, epaitegi eta beste administrazio publikoei ere bai.

4. Udaltzainek erabiltzen duten material ezberdina gainbegiratu eta gertakizunen berri eman Udaltzainburuari. Halaber, hobekuntza proposamenak egin eta bere kasuan, aurrekontuak eskatu eta erosketak egiteko beharrezkoak diren txostenak egitea.

5. Bizilagunen segurtasuna zaintzea eta trafikoa zuzentzea. Era berean, herri guneko trafiko antolakuntza proposamenak egitea, arazoen konponketarako.

6. Udaleko zerbitzu desberdinei laguntzea, eta legeak eta udal ordenantzak betetzen direla ziurtatzea.

7. Emergentzia egoeratan, goi-mailako arduradunak iritsi bitartean, zerbitzuaren antolakuntza eta koordionaziorako dagozkion erabakiak hartzea.

8. Udaltzaingoaren helburu zehatzak lortzeko beharrezko diren eta horrela eskatzen zaizkion beste edonolako lanak burutzea, beti ere bere lanpostuaren sailkapenarekin bat badatoz.

Titulazioa:

Batxiler edo teknikari titulua edota haien parekoa izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

 3.a derrigorrezkoa.

Beste baldintza batzuk:

a)  Espainiako nazionalitatea izatea.

b)  18 urte beteta eta erretiro adinera ez iritsi izana.

c)  Batxiler edo teknikari titulua edota haien parekoa edukitzea. Atzerriko tituluen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala izan behar da.

d)  Gutxieneko 1,65 metroko altuera eduki behar dute gizonek eta 1,60 metrokoa emakumeek. Frogen hasiera baino lehen egiaztatuko da hau.

e)  Baldintza zehatzak: A2 eta B gidabaimenak.

f)  Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 maila edo baliokidea (3. hizkuntz-eskakizuna, EGA...).

g)  315/1994 Dekretuaren eranskinari jarraikiz, bateraezina den osasun-arazorik ez izatea, ezta Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntza- araudia bigarren aldiz aldatu zuen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuari erantsita doan «medikuntzako bazterketen taulan» aitatzen diren arazoetako bat bera ere. Gaitasuna hautaketa prozesua gainditu ondoren, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera medikuaren egiaztagiri edo azterketarekin egiaztatuko da. Kargu hartzea baldintza honen betetzearen menpe egongo da.

h)  Jakinaren gainean egindako maltzurkeriazko delituagatik kondenatua ez izana edo Administrazio Publikotik zigor-espedienteaz baztertua ez izana, eta zeregin publikoak betetzeko gaitasuna galduta ez izatea. Dena dela, birgaitzeko onura aplikagarria izango da, administrazio eta zigorren alorreko arauekin bat etorriz, hautagaiak onura hori agiri ofizial bidez egiaztatuz gero.

i)  53/1984 Legean (abenduaren 26koa, Herri-administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunen araubidean buruzkoa) aurreikusitakoaren arabera, desgaitasun edo legezko bateraezintasunik ez edukitzea, jada kargu publiko bat dutenei edo aipatutako legezko arauak erreferentzia egiten dion aukera eskubidea jarduteko bateraezina ez den jarduera pribatua eragotzi gabe.

j)  Arau-hauste larri edo oso larri batengatik Euskadiko Polizia erakunde batean sartzeko hautaketa prozesu batean baztertua ez izana, baztertze adierazpenaren datatik aurretiko izen-emate epearen baliokidea den denbora pasa bada salbu.

k)  Izangaiek adierazpen bat aurkeztu beharko dute armak eramateko eta, hala badagokio, erabiltzeko konpromisoarekin».

Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epemugaren egunean eduki behar dira beteta eta lanpostua hartu arte mantendu.

Onartzea
Elektronikoa:

Hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu behar dute udalaren web orrian (www.astigarraga.eus) eskura dagoen eredu normalizatuaren arabera.

Eskabideak baliabide elektronikoen bidez aurkeztu nahi izanez gero, Erregistro Telematikoa erabili ahal izango da (http://astigarraga.eus/eu/tramiteak), eskabidea behar bezala beteta eta erantsita, baita parte hartzeko eskatzen den dokumentazioa ere.

 

Aurrez aurrekoa:

Paperean doazen eskabideak Astigarragako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Foru plaza 13. 20115 Astigarraga).

Postetxeko bulegoetan aurkeztutako eskabideak epea amaitu baino lehen entregatuko dira irekita doan gutunazalean, Postetxeko funtzionarioak zigilatu eta eguna jartzeko. Horrela bakarrik ulertuko da sarrera izan duela Postetxean aurkeztu ziren egunean

Deialdia
Gaiak:

GAI-ZERRENDA OROKORRA

 1. Espainiako Konstituzioa: Konstituzioaren eskubide eta askatasunak. Funtsezko eskubideen babesaren eta bermearen erregimena. Eskubideak etetea.

 2. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena. Xedapen Orokorrak.

 3. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena. Udalerria.

 4. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa. Legearen objektu eta printzipioak.

 5. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa. Udalerria eta beste euskal toki-erakundeak.

 6. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Herritarren eskubideak.

 7. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-egintzak.

8. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-jardunbidearen printzipio orokorrak.

 9. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Prozeduraren faseak.

10. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-errekurtsoak.

11. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Zehatzeko ahalaren printzipioal.

BERARIAZKO GAI-ZERRENDA

 1. 2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa. Xedapen orokorrak eta Udaltzaingoaren xedapenak.

 2. 4/1992 Legea, uztailaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzkoa.

 3. 170/1994 Dekretua, maiatzaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoen Diziplinazko Araudia onartzen duena.

 4. 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

a)  Erabilera eremua.

b)  2. kapitulua. Zirkulazio arauak.

c)  IV. titulua. Udal baimenak.

d)  V. titulua. Zehapen-araubidea.

e)  II. eranskina: Puntuak kentzen dituzten arau-hausteak.

 5. Zirkulazioko Erregelamendu Orokorra (1428/203 ED).

a)  Gelditzea eta aparkatzea.

b)  Edari alkoholdunei eta drogei buruzko arauak.

c)  ‑Seinaleak. Arau orokorrak, seinaleei buruzko erantzukizuna.

d)  ‑II. eranskina. Kirol probak, bizikleta-lasterketak eta beste ekitaldi batzuk.

 6. Gidarien Erregelamendu Orokorra (818/2009 ED).

a)  Gidatzeko administrazio-baimenak.

b)  Beste estatu batzuetan emandako gida-baimenak.

 7. Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra (2822/98 ED).

a)  Matrikulazioa.

b)  ‑Behin-behineko zirkulazio-baimenak. Partikularrak eta enpresak.

c)  Matrikula-plakak.

 8. Ibilgailuen azterketa teknikoa (2042/1994 ED). Azterketen maiztasuna.

 9. Bide Segurtasunaren kontrako delituak (10/1995 LO, Zigor Kodea ezartzen duena: II. liburua; XVII. titulua: IV. Kapitulua).

10. Arau-hauste penalak (10/1995 LO, Zigor Kodea ezartzen duena: I titulua: I. Kapitulua).

11. Arau-hauste penalak aldatzen dituzten inguruabarrak (10/1995 LO, Zigor Kodea ezartzen duena: I. titulua: III., IV. eta V. Kapituluak).

12. Lesioak (10/1995 LO, Zigor Kodea ezartzen duena: II. liburua, III. titulua).

13. Askatasunaren kontrako delituak (10/1995 LO, Zigor Kodea ezartzen duena: II. liburua, VI. Titulua, I. eta II. Kapitulua).

14. Ondarearen eta ordena sozio-ekonomikoaren kontrako delituak. (10/1995 LO, Zigor Kodea ezartzen duena: II. liburua, XIII. titulua, I, II, IV, V, VI eta IX. kapituluak).

15. Osasun publikoaren kontrako delituak (10/1995 LO, Zigor Kodea ezartzen duena: II. Liburua, XVII. titulua, III. Kapitulua).

16. 4/2015 LO, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesten duena: Sarrerak eta erregistroak, identifikazioa eta arau-hausteak.

17. 50/1999 Legea, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeari buruzkoa. Lizentzia. Arau-hausteak.

18. 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren aurka Osoko Babesa ematekoa. Biktimen babeserako eta segurtasunerako neurri judizialak.

19. 5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duena. Legea aplikatzeko esparruari buruzkoa; eta Prozeduraren instrukziorako arau orokorrak.

20. 320/1994 Errege Dekretua, otsailaren 25ekoa, Trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide-segurtasunaren alorreko zigor-prozedurari buruzko araudia onartzen duena.

21. Astigarragako kale izendegia, auzoak, landa eremua eta bide sarea.

22. Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko printzipio orokorrak.

23. 10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena.

24. 296/1997 Dekretua, abenduaren 16koa, Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk ezartzen dituena Euskal Autonomi Elkartearen eremuan.

25. Polizia deontologia. Jokabide-kodea.

26. Astigarragako Udaltzaingoaren Erregelamendua.

27. Animalien edukitza eta babesari buruzko Astigarragako udal-ordenantza.

28. Astigarragako gazteen aisiladirako lokalak arautzen duen udal-ordenantza.

29. Herritarren elkarbizitza eta bide publikoaren erabilera eta garbiketa arautzen duen udal-ordenantza.

30. Hiri hondakinak bildu eta tratatzeko udal-ordenantza. Bakarrik III. Tituluko II. Kapitulua (arau-hausteak eta zehapenak).

31. Hots kutsaduraren aurka babesteko udal ordenantza Astigarragako udalerrian.

32. Astigarragako udalerrian ibilgailuen denbora mugatuko aparkamendua erregula tzen duen ordenantza.

33. Astigarragako udalerrian salmenta ibiltaria arautzeko udal ordenantza arautzailea.

34. Astigarragan ostalaritzarako eta jatetxe-arlorako lurzoruaren okupazioak arautzen dituen ordenantza (terrazen ordenantza).

*  Udal ordenantza eta erregelamendu guztiak eskuragarri daude Astigarragako Udaleko web orrian (www.astigarraga.eus).