Ur hornidura arlorako ekoizpeneko ofizial

2024/09/23 - 2024/10/07
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Vitoria-Gasteizko Udal Urak, AB
Lehiaketa:
Ur hornidura arlorako ekoizpeneko ofizial
Lanpostua:
Ekoizpeneko ofizial
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Taldea:
C2
Titulazioa:

Jarraian aipatzen diren eta C2 azpitaldeari dagozkion tituluetako bat baduela edo titulua lortzeko eskubideak ordainduta dituela egiaztatzea:

Erdi Mailako teknikaria edo baliokidea zerrendatzen diren familia profesionaletakoren bateko prestakuntza zikloetan:

“Elektrizitatea eta elektronika” edo “Instalazioa eta mantentze lanak” familia profesionalen prestakuntza zikloetako erdi mailako teknikari titulua edo baliokidea edukitzea, ondoren zehazten denaren arabera:

Elektrizitate eta elektronikako erdi mailako prestakuntza zikloa:

• Instalazio elektrikoak eta automatikoak.

• Telekomunikazioen instalazioak.

Instalazio eta mantentze lanetako erdi mailako prestakuntza zikloa:

• Mantentze elektromekanikoa.

• Beroa ekoizteko instalazioak.

• Hotz eta klimatizazio instalazioak. Edo: “Elektrizitatea eta elektronika” edo “Instalazioa eta mantentze lanak” familia profesionalen prestakuntza zikloetako Goi Mailako teknikari titulua edo baliokidea edukitzea, ondoren zehazten denaren arabera:

Elektrizitate eta elektronikako goi mailako prestakuntza zikloa:

• Industri automatizazioa eta robotika.

• Elektronikako mantentze lanak.

• Sistema elektrotekniko automatizatuak.

• Telekomunikazio eta informatika sistemak.

Instalazio eta mantentze lanetako goi mailako prestakuntza zikloa:

• Industri mekatronika.

• Instalazio termikoen eta fluidoen instalazioen proiektuen garapena.

• Instalazio termikoen eta fluidoen instalazioen mantentze lanak.

Beste baldintza batzuk:

1. 18 urte izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina gainditu gabe izatea.

2. Europar Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea edukitzea, edo, bestela, Europar Batasunak egin eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunak aplikatzearen ondorioz, langileen zirkulazio askea onartuta daukan estaturen bateko nazionalitatea edukitzea.

3. Diziplina espediente bidez baztertuta ez egotea administrazio publiko, organo konstituzional edo autonomia erkidegoetako estatutuen araberako erakunderen batetik, ez eta epai bidez erabat edo bereziki ezgaituta ere enplegu edo kargu publikoak izateko edo funtzionarioen kidegora edo eskalara sartzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea edukiz gero, ez egotea ezgaituta edo antzeko egoeran, ez eta bere estatuan enplegu publikora sartzea modu berean eragozten duen diziplina zigorren baten edo antzekoren baten mende ere.

4. Jarraian aipatzen diren eta C2 azpitaldeari dagozkion tituluetako bat baduela edo titulua lortzeko eskubideak ordainduta dituela egiaztatzea.

5. B motako gidabaimena duela egiaztatu behar du.

Onartzea
Elektronikoa:
  • Hautaketa probetan parte hartu nahi dutenek AMVISAren webgunean (https://www. vitoria-gasteiz.org/amvisa) (https://www. vitoria-gasteiz.org/amvisa) deskargatu daitekeen eskabidean adierazi beharko dute.
  •  Eskabideak eredu normalizatuaren arabera aurkeztuko dira, sinatuta, posta elektronikoz, AMVISAk Giza Baliabide eta Idazkaritza arlorako gaitutako helbide elektronikoaren bidez rrhhamvisa@vitoria-gasteiz.org, 2024ko irailaren 23tik urriaren 7ko 14:00ak arte, egunkarietan, ALHAOn eta AMVISAren webgunean argitaratutako deialdian agertzen den bezala.