Konpromisoak

EAEko Administrazio Orokorrarekin hartutako konpromisoak
- Enplegu publikoaren eskaintzetako prozesuetan, 7 edo 7tik gorako gogobetetze-maila lortzea banatutako Epaimahaiarentzako Gida Liburuari epaimahaiek egindako balorazioan
- 7 edo 7tik gorako gogobetetze-maila lortzea azterketak egin, gorde, garraiatu eta ematerakoan konfidentzialtasun eta trazabilitate sistematikari epaimahaiek egindako balorazioan
- 7 edo 7tik gorako gogobetetze-maila lortzea hautaketa-prozesuetako azterketak antolatzeari epaimahaiek egindako balorazioan
- Eskatutako lan-poltsen %90, gehienez, 4 hilabeteko epean osatzea, deialditik aurrera zenbatzen hasita, beti ere, ariketa guztiak egun berean egiten badira
- Epaimahaietan parte hartzeagatik sortzen diren gastuen eta dieten likidazio-ordainketen %90 izapidetzea, gehienez, 15 eguneko epean, dokumentazio osoa jasotzen denetik zenbatzen hasita
Nola neurtzen dugu?
- Epaimahaietako kideen gogobetetze-maila, Gida Liburuari dagokionez
- Epaimahaietako kideen gogobetetze-maila, azterketen trazabilitate eta isilekotasunari dagokienez
- Epaimahaietako kideen gogobetetze-maila, azterketen antolaketari dagokionez
- Baldintza betetzen duten zenbat prozesu bukatu diren 4 hilabeteko epean (%)
- Dokumentazio osoa jaso eta 15 eguneko epean izapidetutako gastuen eta dieten likidazioen %
Konpromisoen betetze-maila urtero berrikusten dugu
Hemen duzu aurreko urteetako adierazleei buruzko informazioa: aurreko urteetako adierazleak (PDF, 63 KB)
2019tik 2021era Euskadiko Administrazio Orokorrarekin gure gain hartutako konpromisoei buruzko adierazleak, urte bakoitzerako hasierako helburua eta lortutako emaitza zehaztuta
| Adierazlea | Kalkulatzeko modua | Hurrengo eguneratzea | 2021 | 2020 | 2019 | |||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Helburua | Emaitza | Helburua | Emaitza | Helburua | Emaitza | |||
| Enplegu publikoaren eskaintzetako prozesuetan, epaimahaietako kideei Epaimahaiarentzako Gida Liburua ematea | Epaimahaietako kideen gogobetetze-inkesta. 1. galdera | 2022/01/31 | 7/10 (2022) | Ez zen EPErik deitu | Ez zen EPErik deitu | Ez zen EPErik deitu | Ez zen EPErik deitu | |
| Trazabilitate- eta isilpekotasun-sistemak diseinatzea, azterketak egin, gorde eta garraiatzeko | Epaimahaietako kideen gogobetetze-inkesta. 5. galdera | 2022/01/31 | 7/10 (2022) | Ez zen EPErik deitu | Ez zen EPErik deitu | Ez zen EPErik deitu | Ez zen EPErik deitu | |
| Hautaketa-prozesuetako azterketak antolatzea | Epaimahaietako kideen gogobetetze-inkesta. 7. galdera | 2022/01/31 | 7/10 (2022) | Ez zen EPErik deitu | Ez zen EPErik deitu | Ez zen EPErik deitu | Ez zen EPErik deitu | |
| Eskatutako lan-poltsak, gehienez, 4 hilabeteko epean osatzea, deialditik aurrera zenbatzen hasita eta azterketa guztiak egun berean egiten badira | (120 egunetan amaitutako prozesuen kopurua / Prozesu kopuru osoa) * 100 | 2022/01/31 | Prozesuen % 100 120 egunetan | Prozesuen % 100 120 egunetan | % 100 | Prozesuen % 100 120 egunetan | % 50 | |
| Epaimahaietan parte hartzeagatik sortzen diren gastuen eta dieten likidazioaren ordainketa izapidetzea, gehienez, 15 eguneko epean, dokumentazioa jasotzen denetik zenbatzen hasita | (15 egunetan izapidetutako likidazioen kopurua / Likidazio kopuru osoa) * 100 | 2022/01/31 | Ordainketen % 100 15 egunetan | Ordainketen % 100 15 egunetan | % 100 | Ordainketen % 100 15 egunetan | % 85 | |
2019ko bi lan-poltsatan ariketa bakarra egin zuten, euskara probarik gabe. Bat 2,2 hilabetetan egin zen eta bestea 4,5etan.
2020an lan-poltsako prozesu bakarra egon zen eta lehiaketa hutsaren bidez egin zen.


Konpromisoak EAEko beste herri-administrazioekin
- Epaimahaietako kideen izendapenen %90 egitea eta jakinaraztea, eskabidea jaso eta gehienez 30 eguneko epean
- Izendatutako pertsonei laguntza eta aholkularitza ematea, beraien kontsulten %90i 24 orduko epean erantzunez, gehienez
- Hautaketari buruz beste herri-administrazioek eskatutako informazioaren %90a bidaltzea, eskaera jaso eta gehienez ere 10 eguneko epean
- Aukera anitzeko azterketak, jasotzen diren unetik, 24 orduko epean zuzentzea
- IVAPek diseinatutako probetan, gutxienez, 7,5eko gogobetetze-maila lortzea
- Eskainitako zerbitzuei buruz kexaren bat aurkeztu duen erakundearekin harremanetan jartzea 24 ordu bete baino lehen
Nola neurtzen dugu?
- Zenbat izendapen jakinarazi diren 30 eguneko epean (%)
- Zenbat kontsulta erantzun diren 48 orduko epean (%)
- Zenbat informazio-eskabideri erantzun zaion 15 eguneko epean (%)
- Aukera anitzeko zenbat azterketa zuzendu diren 24 orduko epean (%)
- Proba eskatu duten erakundeei bidali zaien gogobetetze inkestan, IVAPek diseinatutako probek, batez beste jaso duten balorazioa
- Zenbat kexa erantzun diren aurkeztu direnetik 24 orduko epean (%)
Konpromisoen betetze-maila urtero berrikusten dugu
Hemen duzu aurreko urteetako adierazleei buruzko informazioa: aurreko urteetako adierazleak (PDF, 63 KB)
2019tik 2021era Euskadiko beste herri-administrazioekin gure gain hartutako konpromisoei buruzko adierazleak, urte bakoitzerako hasierako helburua eta lortutako emaitza zehaztuta
| Adierazlea | Kalkulatzeko modua | Hurrengo eguneratzea | 2021 | 2020 | 2019 | |||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Helburua | Emaitza | Helburua | Emaitza | Helburua | Emaitza | |||
| Epaimahaietako kideak izendatzea eta jakinarazpenak egitea, eskabidea jaso eta 30 eguneko epean, gehienez | (30 egunetan izapidatutako izendapenen kopurua / Izendapen kopuru osoa) * 100 | 2022/01/31 | % 100 | % 100 | % 68 | % 100 | % 97 | |
| Hautaketa-prozesuarekin lotutako kontsultei erantzutea 48 orduko epean, gehienez | (48 ordu baino gutxiagotan erantzundako kontsulten kopurua / Kontsulta kopuru osoa) * 100 | 2022/01/31 | % 100 | % 100 | % 96 | % 100 | % 100 | |
| Hautaketari buruz beste herri-administrazioek eskatutako informazioa, eskabidea jasotzen den unetik, gehienez 15 eguneko epean bidaltzea | (15 egun baino gutxiagotan bidalitako erantzunen kopurua / Eskatutako informazio kopuru osoa) * 100 | 2022/01/31 | % 100 | % 100 | % 100 | % 100 | % 100 | |
| Aukera anitzeko azterketak, jasotzen diren unetik, 24 orduko epean zuzentzea | (24 ordu baino gutxiagotan egindako zuzenketen kopurua / Zuzenketa kopuru osoa) * 100 | 2022/01/31 | % 100 | % 100 | % 100 | % 100 | % 100 | |
| IVAPek diseinatutako probetan, gutxienez, 7ko gogobetetze maila lortzea | Proba eskatu duten erakundeei bidali zaien gogobetetze inkestan, IVAPek diseinatutako probek, batez beste jaso duten balorazioa | 2022/01/31 | 8 | 8 | 8,44 | 7,5 | 8,73 | |
* COVID dela-eta, izendapen asko behin baino gehiagotan egin behar izan dugu eta epeak luzatu dira.
** Oraindik ez dira 2021eko inkestak


