Administrari laguntzaileen lan-poltsa

2021/04/26 - 2021/05/21
Inprimatu
Ispaster-Elexalde
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Ispasterko Udala
Lehiaketa:
Administrari laguntzaileen lan-poltsa
Lanpostua:
Administrari laguntzailea
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
C2
Titulazioa:

Titulazio akademikoa: Eskola-graduatua, Oinarrizko Batxilergoa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza-HSAOL, lehen mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea, edota haietakoren bat eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean.

Hizkuntza eskakizuna:

Hirugarren hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa (nahitaezkotasun-data beteta).

Beste baldintza batzuk:

a) Espainiako edo Europar Batasuneko estatu kideren bateko herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraikiz, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

Halaber, Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere, zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren
ezkontidearen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta ezkontideak zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Era berean, lan-kontratudun langile izanik, Espainiako estatuan bizi diren eta aurreko paragrafoetan sartu ez diren atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute. Aukeratzen badituzte, egiaztatu beharko dute administrazio baimenaren jabe direla kontratuaren xedeko jarduera egiteko, betiere kontratua formalizatu baino lehen.

b) Hamasei (16) urte beteta edukitzea eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik, eta nahitaezko erretiro-adina ez izatea.

c) Titulazio akademikoa: Eskola-graduatua, Oinarrizko Batxilergoa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza-HSAOL, lehen mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea, edota haietakoren bat eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean. Titulazioa atzerrian eskuratu duten izangaiek egiaztatu beharko dute badaukatela dagokion baliozkotze-agiria edo, hala badagokio, homologazioa ziurtatzen duen agiria.

Administrazio eskudunak horretarako emandako egiaztagiriaren bidez aurkeztu beharko du baliokidetza izangaiak.

d) Lanpostuei dagozkien atazak edo funtzioak normaltasunez betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

Edozer administrazio publikoren zerbitzuetatik edota autonomia-erkidegoetako konstituzio-edo estatutu-organoetatik diziplina-espediente bidez baztertua ez egotea edota ebazpen judizial bidez desgaikuntza absolutu edo berezirik ez edukitzea lanpostu edo kargu publikoetarako, funtzionario-kidego edo eskalara sartzeko, edota lan-kontratudun langile moduan egiten zituen edo baztertua edo desgaitua izan zen antzeko funtzioak burutzeko.

e) Beste estatu bateko herritarra bada, ez egotea desgaituta edo horren pareko egoeraren batean, eta bere Estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinako zehazpenik edo horren parekorik ez izatea.

f) Ez egotea sartuta inolako legezko desgaikuntza- edo bateraezintasun-auzitan, administrazio publikoen zerbitzupeko langileen bateraezintasunei buruz indarrean den araudian aurreikusitako moduan.

g) IT txartela Word Aurreratua izatea, edozein bertsiotan, eta IT Txartela Excel Oinarrizkoa, edozein bertsiotan.

h) Hirugarren hizkuntza-eskakizuna edo apirilaren 8ko data duen eta euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitzekoa den 64/2008 EDren araberako parekoa egiaztatzea.

   

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskabideak aurkezteko, eredu ofiziala bete beharko da. Ispasterko Udalaren webgunean (www.ispaster.eus) eskura daiteke esandako orria, bai eta Ispasterko Udaleko Erregistro Nagusian ere.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 16.4. artikuluan (urriaren 1eko 39/2015) zehaztutako gainerako lekuetan ere aurkez daitezke.

Posta-bulegoen bitartez aurkeztutako eskabideek gutun-azal ireki baten barnean egon beharko dute, posta-bulegoko langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan horietan.

 

           

Deialdia
Gaiak:

1. Dokumentuen sarrera- eta irteera-erregistroa. Eskabideak, idazkiak eta komunikazioak aurkeztea. Administrazio-espedientea. Ziurtagiriak.

2. Administrazio-egintza: kontzeptua, motak eta elementuak. Administrazio-egintzen eraginkortasuna eta baliozkotasuna. Motibazioa eta forma. Jakinarazpena eta argitalpena. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

3. Administrazio-prozedura: interesdunak. Gaitasuna eta ordezkaritza. Epe-mugak eta epeak: zenbaketa, luzapena eta presazko izapidetzea.

4. Administrazio-prozedura: kontzeptua eta motak. Egungo erregulazioa: hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera.

5. Administrazio-errekurtsoak: gora jotzeko errekurtsoak, berraztertze-errekurtsoak eta berrikusteko errekurtso bereziak: errekurtsoa jartzea, epeak, etendura, xedea eta ebazpena.

6. Udalerria. Eskumenak. Udal-antolaketa: funtsezko printzipioak. Oinarrizko organoak: alkatea, alkateordeak, osoko bilkura eta gobernu-batzordea. Organo osagarriak. Eskuduntzak. Toki-korporazioetako kideen estatutua.

7. Toki-korporazioen bilkura- eta akordio-araubidea. Arauak. Saioak: motak, betekizunak eta eratzeko eta egiteko prozedurak. Deialdia eta gai-zerrenda. Aktak eta erabakien ziurtagiriak.

8. Toki-erakundeen aurrekontua. Kontzeptua eta edukia. Egitea eta onartzea, publizitatea egitea. Gastu publikoaren araubide juridikoa.

9. Tokiko Funtzio Publikoa eta haren antolaketa. Enplegatu publikoen eskubideak eta betebeharrak. Zerbitzu-harremana eskuratzea eta galtzea. Administrazio-egoerak. Erantzukizunak.

10. Sektore publikoko kontratuak. Motak. Kontratua prestatzea. Kontratista hautatzea. Behin-behineko eta behin betiko esleipena eta kontratua formalizatzea. Bermeak.

11. Ispaster udalerria: antolaketa, historia, geografia, herriko jaiak eta udal-titulartasuneko Zerbitzuak.