Joan edukira

Gizarte-langile

2021/04/20 - 2021/05/09
Inprimatu
Errenteria
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Errenteriako Udala
Lehiaketa:
Gizarte-langile
Lanpostua:
Erdi mailako teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

Udalerriko gizarte-premiak antzematea eta arreta egitea, eta udalerriko biztanleria gizarte zerbitzuen euskal sisteman sartzeko Kudeaketa egitea.

Lanpostuaren eginkizun nagusienak.

— Artatzen dituzten pertsonekin laguntza harremana sortzea, pertsonek dituzten benetako zailtasunak, interesak eta eskaerak adieraztea errazten duena.

— Gizarte eskubideak, araudiak, gizarte-zerbitzuak sistemako zerbitzu eta prestazioak ezagutzea eta haien inguruan biztanleriari informazioa eta orientazioa ematea.

— Erabiltzaileen gizarte premien azterketa, balorazioa eta diagnostikoa egitea, horretarako beharrezkoak diren gizarte laneko teknika eta tresnak era egokian erabiliz: etxeetara bisitak, balorazio tresnak, elkarrizketa, gizarte txostena, gizarte fitxa, etab.

— Hala dagokionean, esku-hartzea diseinatzea, eta hortik abiatuta baliabideak eta gizarte-zerbitzu eta -prestazioen Kudeaketa kudeatzea eta izapidetzea, eta eskura dauden banakako, familiako eta komunitateko baliabideak mobilizatzea, esku-hartzean dagoen pertsonaren edo familia-unitatearen egoera hobetzen edo, hala badagokio, mantentzen laguntzeko.

— Baliabide informatikoak behar bezala erabiltzea, esku-hartzeen erregistroak egin behar bezala eginez.

— Laguntza soziala ematea pertsonarekin eta/edo familiarekin egiten den esku-hartze prozesu osoan.

— Esku-hartze kasuen ebaluazioa eta jarraipena egitea.

— Kasuak bideratzea, jarraipena egitea, Udaleko beste arlo eta sail batzuekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea, bai eta gizarte-zerbitzuen, hezkuntza-zerbitzuen, osasun-zerbitzuen, irabazi-asmorik gabeko erakundeen eta abarren arloko beste zerbitzu eta programa batzuekin ere.

— Erakundean garatzen diren prozedura, hobekuntza-prozesuak eta programak ezagutzea eta behar bezala erabiltzea.         

— Arduradunei hautematen dituzten behar eta errealitate berrien berri ematea, herritarrekiko zuzeneko arretaren eta komunitateari buruz duten ezagutzaren bidez, oinarrizko gizarte-zerbitzuak bere zerbitzuak egokitu ditzan hautemandako gizarte-premia berriei erantzuteko.

— Gaur egun dauden arazo sozialak eta haien eboluzioa ezagutu eta aztertzea, bai eta gizarte-arloko garapen eta ekimen berrien jarraipen gertukoa egitea ere.

— Baliabide, zerbitzu, programa eta araudiei buruzko informazioa biltzea, bilatzea, egunean edukitzea eta taldean partekatzea.

— Lana antolatzea, ezarritako helburuak betetzea bermatze aldera.

— Bere gain hartzea eskatuko zaizkion beste esku-hartze programen Kudeaketa eta tramitazioa, betiere lanpostuaren eskumenekoak badira eta aurreko funtzioak baztertu gabe.

— Bere lanpostuaren kategoriaren arabera eta gaitasun eta ahalmen profesionalen baitan, egokitzen zaizkion bestelako eginkizunak egitea.

Titulazioa:

Gizarte Lanetan Diplomatua edo baliokidea den gradu titulu baten jabe izatea edo titulu hau eskuratzeko ordaindu beharreko eskubideak ordainduta edukitzea.

Hizkuntza eskakizuna:

 Euskarako 3. hizkuntza-eskakizunaren jabe izatea (edo altuago bat).

Beste baldintza batzuk:

a)  Espainiako naziotasuna edukitzea. Horrez gain, esku hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estaturen bateko naziotasuna edukiz gero, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplikatzen zaion estatu batekoa izanez gero.

Halaber, Europar Batasuneko estatuetako naziotasuna dutenen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

b)  16 urte beteak edukitzea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin maximoa pasa gabea.

c)  Gizarte Lanetan Diplomatua edo baliokidea den gradu titulu baten jabe izatea edo titulu hau eskuratzeko ordaindu beharreko eskubideak ordainduta edukitzea.

d)  Atzerriko titulazioaren bat izanez gero, titulu horren homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria eduki beharko da.

e)  Euskarako 3. hizkuntza-eskakizunaren jabe izatea (edo altuago bat). Baldintza hau dagokion ziurtagiriaren bidez edo oposizio-garaian horretarako egingo den frogaren bidez egiaztatuko da.

f)  Errenteriako Udalaren ordenantza-fiskaletan adierazitakoaren arabera, hautaketa-prozesuan parte hartzeko tasa ordaintzea, laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera.

g)  Lanpostuaren beraren eginkizunak normal betetzea galaraziko lukeen eritasunik eta tatxa fisikorik nahiz psikikorik ez edukitzea. Egoera hori bere garaian egiaztatu beharko da Enpresako Medikuntza Zerbitzuak bakoitzari egingo dion osasun azterketaren bidez.

h)  Diziplina-espediente batez edozein herri administrazio edo autonomia erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ebazpen judizialaren arabera enplegu edo kargu publikorako gaitasungabetzea erabatekoa edo berezia ez izatea, ezta funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo lan-legepekoen kasuan, bereiziak edo desgaituak izan diren lanpostuko antzerako eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko nazionala izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina zehapenik edo baliokiderik ere, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.               

i)  Indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, betiere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.

 

 

 

Oharrak:

Desgaitasuna duten pertsonen txanda

Onartzea
Elektronikoa:

Telematikoki  aurkeztu ahal izango dira Errenteriako Udalaren erregistro elektronikoan.

Aurrez aurrekoa:

Eskaerak, behar bezala beteta, Errenteriako Udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztuko dira.

Eskabideak, halaber, aurkez daitezke Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan aipatutako administrazio publikoetako erregistroetan, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikulua guztiz indarrean sartzen den arte.

 

Deialdia
Gaiak:

ZATI OROKORRA

 1.   1978ko Konstituzioa: I. titulua II. Kap. Eskubide eta askatasunak, IV. Kap. Askatasunaren eta oinarrizko eskubideen gaineko bermeak eta V. Kap. Eskubideak eta askatasunak etetea.

 2.   1978ko Konstituzioa: VIII. Titulua I. kap. Printzipio orokorrak, II. Kap. Toki-administrazioa eta III. Kap. Autonomia-erkidegoak.

 3.   3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuarena. Atariko titulua.

 4.   Euskal Herriaren Autonomia Estatutua. Euskal Herriaren eskumenak. II. Titulua Euskal Herriaren aginteak.

 5.   39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearena. Atariko titulua, Xedapen orokorrak.

 6.   39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearena. I. titulua I. kap. Jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua eta II. Kap. Administrazio-prozeduran interesdunek beren burua identifikatzea eta sinatzea.

 7.   39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearena. II. Titulua I. kap. Jarduera-arau orokorrak eta II. Kap. Epe-mugak eta epeak.

 8.   40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Atariko titulua I. kap. Xedapen orokorrak.

 9.   40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. I. titulua I. kap. Administrazio-antolaketa eta II. Kap. Ministerioak eta haien barneko egitura.

10.   40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. I. titulua III. Kap. Lurralde-organoak.

11.   7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. V. titulua I. kap. Jardun-araubidea, II. kap Administrazioen arteko harremanak.

12.   7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. VIII. titulua Toki-ogasunak.

ZATI ESPEZIFIKOA

 1.   1/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. I. kapitulua. Xedea eta aplikazio eremua. III. kapitulua. Eskubideak eta betebeharrak.

 2.   Errenteriako Udalean Hizkuntza Ofizialen erabilera Normalizatzeko Plana. VI Plangintzaldia (2018-2022), 2018ko abenduaren 18an onartua.

 3.   Errenteriako emakume eta gizonen arteko berdintasun plana 2013-2016.

 4.   Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legea. I. titulua. Xedapen Orokorrak. II. titulua, I kapitulua. II. titulua. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazioak eta Zerbitzuak.

 5.   Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legea. I. titulua- II. Kapitulua. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren antolaketa; III. Kapitulua. Plangintza Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman. III. Titulua. I. Kapitulua. Administrazio Publikoen Eskumenak.

 6.   Gizarte-laneko teknikak: tekniken kontzeptua eta sailkapena. Genograma. Txosten sozialak: kontzeptua eta txosten soziala maila indibidualean (Gizarte Langintzan erabilitako tekniken eskuliburua. Donostia 1990).

 7.   Metodoa eta eredua gizarte-lanean: eredu-metodo erlazioa gizarte-lanean: gizarte-lanean esku hartzeko ereduak. Gizarte laneko metodoa, ikuspegi zientifikoa (Diagnostikoa eta esku-hartze soziala: gizarte lanerako baliabide informatikoa. Eusko Jaurlaritza).

 8.   Metodologia-prozesua: Baliabidea metodologia-proposamen gisa. Metodoaren faseak. Diagnostiko sozialaren eta esku-hartzearen baliabidea: Gizarte lanerako baliabide informatikoa. Eusko Jaurlaritza.).

 9.   Gizarte-lanaren Gizarte-Diagnostikoa (Gizarte-diagnostikoa eta Gizarte-esku-hartzea: gizarte-lanerako tresna informatikoa. Eusko Jaurlaritza).

10.   Gizarte Langintzaren Kode deontologikoa (Gizarte Laneko Kontseilu Nagusiaren 2012ko ekainaren 9ko ezohiko batzar orokorrak onartutako testua): 1.-55. artikuluak.

11.   Bioetika eta Gizarte Zerbitzuak.

12.   353/2013 Dekretua, maiatzaren 28koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren fitxa sozialari eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren diagnostiko sozialerako tresnari buruzkoa.

13.   185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren gizarte-prestazio eta -zerbitzuen Zorroari buruzkoa. I. kapitulua. Xedapen orokorrak. II. Kapitulua. Zerbitzu eta prestazio ekonomikoak eskuratzeko betekizunak eta irizpideak.

14.   185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren gizarte-prestazio eta -zerbitzuen Zorroari buruzkoa. III. Kapitulua. Prozedurazko xedapenak.

15.   185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren gizarte-prestazio eta -zerbitzuen Zorroari buruzkoa. IV. Kapitulua. Gizarte zerbitzuen Euskal sistemaren gizarte-zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak arautzea.   

16.   147/2010 Dekretua, maiatzaren 25ekoa, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta arautzen duena.

17.   4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoa.

18.   Errenteriako Udalaren gizarte-izaerako laguntza bereziak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2020-07-06).

19.   Errenteriako Udaleko Gizarte Zerbitzuen azpiarloaren Gizarte Larrialdietarako Laguntzak emateko barne-irizpideak,

20.   39/2006 Legea, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa: xedapen Orokorrak.

21.   39/2006 Legea, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa: I. Titulua, 2. Kapitulua. Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren arreta-zerbitzuen katalogoko prestazioak.

22.   24/2017 Foru Dekretua, abenduaren 12koa, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen prestazio ekonomikoak arautzen dituena. I. kapitulua: xedapen orokorrak.

23.   24/2017 Foru Dekretua, abenduaren 12koa, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen prestazio ekonomikoak arautzen dituena. II. kapitulutik IV. kapitulura.

24.   7/2015 Foru Dekretua, martxoaren 24koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendetasun-egoeran dauden pertsonentzako egoitza-zerbitzuak eta eguneko zentroak eskuratzeko araubidea arautzen duena. (I. eta II. kapituluak).

25.   12/2015 Foru Dekretua, apirilaren 21ekoa, mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako Gipuzkoako Lurralde Historikoan aldi baterako egonaldietarako egoitza zerbitzua arautzen duena. (I. Kapitulua: Xedapen Orokorrak).

26.   EAEko adinekoentzako tratu txar fisiko eta ekonomikoak prebenitzeko eta detektatzeko prozedura. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Saila. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz, 2015.          

27.   Etxeko Laguntza Zerbitzua. Errenteriako etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal araudia. (2018-11-21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala).

28.   144/2011 Dekretua, ekainaren 28koa, Telelaguntza Zerbitzu Publikoari buruzkoa (1. artikulutik 12.era).

29.   Urtarrilaren 5eko 1/1996 Lege Organikoa, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoa: I. titulua, I. kapitulutik III. titulura eta II. titulua. I. kapitulua (11. artikulutik 18.era).

30.   3/2005 Legea, otsailaren 18koa, EAEn haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa.I. titulua: Xedapen Orokorrak eta II. titulua: haur eta nerabeen eskubideak eta eskubide horiek erabiltzeko eskubideak.

31.   3/2005 Legea, otsailaren 18koa, EAEn haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa. III. titulua, 46-59 artikuluak.

32.   Gizarte-arloko esku-hartzea babesgabetasun-egoeran dauden adingabeekin eta haien familiekin. Hartzaileak. Esku hartzeko eskumenak, funtzioak eta baliabideak udal- eta foru-mailan. (Haurren babesgabetasun-egoeretan jarduteko gida. Gipuzkoako Foru Aldundia).

33.   152/2017 Dekretua, maiatzaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoan haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko udal- eta lurralde-mailako gizarte-zerbitzuetan arrisku- eta desanparo- egoeren larritasuna balioesteko Balora tresnaren eguneraketa onesten duena (Balora). Tresna testuinguruan jartzea. I. zatia: arrisku- eta desanparo-egoerak: definizioa eta larritasun-mailak eta II. zatia: Arrisku- eta desnparo-egoerak: larritasunaren balorazioa (5. orritik 32. orrira).     

34.   152/2017 Dekretua, maiatzaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoan haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko udal- eta lurralde-mailako gizarte-zerbitzuetan arrisku- eta desanparo- egoeren larritasuna balioesteko Balora tresnaren eguneraketa onesten duena (Balora). II. zatia:  arrisku- eta desanparo-egoerak: larritasun-mailak eta II. zatia: arrisku- eta desanparo-egoerak: Arrisku- eta desanparo-egoeren larritasuna baloratzeko tresna. (33. orritik 76. orrira).            

35.   152/2017 Dekretua, maiatzaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoan haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko udal- eta lurralde-mailako gizarte-zerbitzuetan arrisku- eta desanparo- egoeren larritasuna balioesteko Balora tresnaren eguneraketa onesten duena (Balora). IV. zatia: dokumentazio osagarria: haur eta nerabeen oinarrizko beharren taxonomia eta horiek ebaluatzeko adierazleak (89. orrialdetik 102. orrialdera).       

36.   Haur eta nerabeen babesgabetasun, tratu txar, sexu-jazarpen eta abusu posibleak prebenitzeko eta hezkuntza-eremuan jarduteko protokoloa (Eusko Jaurlaritza): 1. puntua. Sarrera eta kontzeptu orokorrak; 3. puntua: hezkuntza-testuinguruan jarduteko prozedura.

37.   385/2013 Dekretua, uztailaren 16koa, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresna onartzen duena.

38.   Gipuzkoako pobrezia eta gizarte bazterkeriari buruzko 3. inkesta (2018). Laburpen exekutiboa.

39.   Etxerik gabeko pertsonentzako Euskal Estrategia 2017-2021. Eusko Jaurlaritza. 6. puntua. Bizitegi-bazterketa larriko egoerak prebenitzeko eta murrizteko euskal estrategia baterako proposamena.

40.   Gaztelutxo Errenteriako Harrera Polibalenteko Udal Zentroaren araudia Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2007-03-28.  

41.   Etxerik gabeko pertsonen ETHOS sailkapena.

42.   1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa. II. Titulua. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen eskubideak. I., II., III. eta IV. kapituluak.

43.   Etxeko tratu txarrak eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko Erakundeen arteko II. Akordioa (Emakunde, 2009): 6. atala. Gizarte Zerbitzuen arloan jardutea.

44.   Europako Kontseiluaren Hitzarmena, emakumearen aurkako indarkeria eta etxeko indarkeria prebenitu eta borrokatzeari buruzkoa (Istanbul, 2011ko maiatzaren 11).

45.   Indarkeria matxistako egoeretarako baliabideen gida, Errenteriako Berdintasunaren azpisailak egina («Emakumeen aurkako indarkeria eta sexu-erasoak»).

46.   Errenteriako harrera- eta baliabide-gida, kultura-aniztasunaren azpisailak egina (2016).

47.   Desgaitasuna baloratzeko prozedura. 1971/1999 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, ezgaitasun maila aitortu, aitortu, adierazi eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa. (1, 3, 4, 5, 9, 10 eta 11 artikuluak).

48.   87/2008 Foru Dekretua, abenduaren 23koa, Etxean Programako banakako laguntzak ematea arautzen duena, desgaitasuna duten edo mendetasun-egoeran dauden pertsonentzat.

Kontuan izan beharko dira aipatutako legeriak izan dituen aldaketak, eta oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren eguna hartuko da erreferentziatzat.

 

Euskadi, auzolana