2024-1 deialdia (Bukatua)

* Jarraibide hauek azterketarientzat dira

OHARRA:

Eskabidea bide elektronikoen bidez egin beharko duzu; beraz,ziurtagiri digitala (identifikazio- eta sinadura-sistema) beharko duzu, deialdian zehar izapide guztiak egin ahal izateko:

  • Deialdian izena emateko
  • Deialdian onartua izan zaren ikusteko
  • Azterketa idatzira eraman behar diren identifikazio-orriak inprimatzeko
  • Idazmen-proban egindako idazlanak deskargatzeko
  • Ebaluazio-orriak deskargatzeko
  • Zure emaitzak ikusteko
  • Egiaztapen-ziurtagiria deskargatzeko

Ziurtagiri digitalik ez badaukazu, IZENPEko B@KQ txartela eskuratzea gomendatzen dizugu.

Esteka honetan ziurtagiri digital bat nola lortu adierazten da:

https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdia

  • Otsailaren 1ean argitaratu da
  • Eskaerak egiteko epea: Otsailaren 2tik 15era, biak barne
  • Onartuen eta baztertuen behin-behineko Ebazpena: otsailaren 27an argitaratu da
  • Onartuen eta baztertuen behin betiko ebazpena: martxoaren 15ean argitaratu da

Idatzizko azterketa

  • Apirilaren 20an egin da, Barakaldoko BECen 
  • Azterketa idatziaren ordutegia eta pabiloietako guneen banaketa: martxoaren  15ean argitaratu da
  • Idatzizko azterketaren emaitzak: maiatzaren 22tik  ikusgai daude AZTERNETen

Ahozko azterketa

  • Hiru lurraldeetan egin da, ekainaren 13an  eta 14an
  • Egunak, lekuak eta orduak: maiatzaren 22tik ikusgai daude AZTERNETen
  • Ahozko azterketara deituta zauden ala ez: maiatzaren 22tik ikusgai dago AZTERNETen.

Emaitzak

  • Behin-behineko emaitza orokorren Ebazpena: ekainaren 28an argitaratu da
  • Erreklamazio-epea (idatzizko azterketarena eta ahozko azterketarena): ekainaren 29tik uztailaren 5era, biak barne
  • Behin betiko emaitzen ebazpena: uztailaren 24an argitaratu da

* Jarraibide hauek azterketarientzat dira

OHARRA:

Eskabidea bide elektronikoen bidez egin beharko duzu; beraz,ziurtagiri digitala (identifikazio- eta sinadura-sistema) beharko duzu, deialdian zehar izapide guztiak egin ahal izateko:

  • Deialdian izena emateko
  • Deialdian onartua izan zaren ikusteko
  • Azterketa idatzira eraman behar diren identifikazio-orriak inprimatzeko
  • Idazmen-proban egindako idazlanak deskargatzeko
  • Ebaluazio-orriak deskargatzeko
  • Zure emaitzak ikusteko
  • Egiaztapen-ziurtagiria deskargatzeko

Ziurtagiri digitalik ez badaukazu, IZENPEko B@KQ txartela eskuratzea gomendatzen dizugu.

Esteka honetan ziurtagiri digital bat nola lortu adierazten da:

https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu

  • Izena emateko epea zabalik egongo da otsailaren 2tik 15era, biak barne:
    • Ertzaintzako langileek GURENET aplikazioaren bitartez eman behar dute izena, otsailaren 2tik 15era, biak barne.
    • EAEko beste administrazioetako langileek AZTERNET aplikazioaren bitartez eman beharko dute izena. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan, deialdi honetan izena emateko epean, zerbitzuan diharduten irakasle eta heziketa-langileek ere AZTERNET aplikazioaren bitartez eman beharko dute izena.
  • Lineako eskaera

OHARRA: Paperean edo goiko puntuan aipatu ez den beste modu batean egindako eskaerak baztertuak izango dira.

Onartuen behin-behineko ebazpena  (PDF, 85 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Eskabidearen egoera ikusteko eskatzaileak AZTERNETen sartu behar dira eta ibilbide hau jarraitu: «Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena >IVAPeko ohiko deialdiak (2024-01-19) > Eskaeraren datuak».

Erreklamazioak egiteko epea zabalik dago, otsailaren 28tik martxoaren 5ra bitartean, biak barne. Erreklamazioak Azterneten bidez aurkeztuko dira: «Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena > IVAPeko ohiko deialdiak (2024-01-19) > Erreklamazio edo errekurtso berria».

Onartuen behin betiko ebazpena  (PDF, 84 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Eskatzaile bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko du bere eskabidearen egoera, onartuta ala baztertuta dagoen ikusteko: «Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena > IVAPeko ohiko deialdiak (2024-01-19) > Eskaeraren datuak».

Epaimahaia (PDF, 88 KB)  (PDF, 87 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

IDATZIZKO AZTERKETAK APIRILAREN 20an IZANGO DIRA BARAKALDOKO BECen

Azterketa egunerako jarraibideak (PDF, 926 KB) (leiho berri batean irekitzen da) (GARRANTZITSUA)

Azterketa eguneko argibide-orria (PDF, 613 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Hauek dira azterketa egiteko orduak eta pabilioak, perfilka:

1. HE:     13:30ean, 6. pabiloian

2. HE :   13:00etan, 5. pabiloian

3HE:      09:00etan, 5. pabiloian

4. HE:     09:00etan, 6. pabiloian

Abizenkako banaketa  (PDF, 402 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

5. pabilioiaren planoa (PDF, 212 KB) (leiho berri batean irekitzen da): 6. pabilioiaren planoa (PDF, 215 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

 

 

Lehenengo hizkuntza-eskakizuna A eredua (PDF, 48 KB) 

Lehenengo hizkuntza-eskakizuna B eredua (PDF, 48 KB) 

Bigarren hizkuntza-eskakizuna A eredua (PDF, 128 KB) 

Bigarren hizkuntza-eskakizuna B eredua (PDF, 128 KB) 

Hirugarren hizkuntza-eskakizuna A eredua (PDF, 55 KB) 

Hirugarren hizkuntza-eskakizuna B eredua (PDF, 55 KB) 

Laugarren hizkuntza-eskakizuna A eredua (PDF, 51 KB) 

Laugarren hizkuntza-eskakizuna B eredua (PDF, 50 KB) 

OHARRA:

Hauek dira, hizkuntza-eskakizun bakoitzean, irakurmen-proban erantzun zuzen bakoitzaren balioak:

1.HE:

Bi irakurgai dira eta guztira 10 galdera.

Erantzun zuzen bakoitzak 2 puntu balio du. Gainditzeko, bots galdera erantzun behar dira zuzen.

Txarto erantzuteagatik ez da punturik kenduko.

2. HE: 

Bi irakurgai dira eta guztira 25 galdera.

Lehenengo ariketan erantzun zuzen bakoitzak 1,6 puntu balio du; bigarrenean, 0.6 puntu.

Txarto erantzuteagatik ez da punturik kenduko.

3. HE:

Bi irakurgai dira eta guztira 25 galdera.

Lehenengo ariketan erantzun zuzen bakoitzak 1,6 puntu balio du; bigarrenean, 0.6 puntu.

Txarto erantzuteagatik ez da punturik kenduko.

4. HE:

Bi irakurgai dira eta guztira 10 galdera.

Erantzun zuzen bakoitzak 2 puntu balio du. Gainditzeko, bots galdera erantzun behar dira zuzen.

Txarto erantzuteagatik ez da punturik kenduko.

Irakurmen- eta idazmen-probaren emaitzak ikusteko, azterketari bakoitzak AZTERNETen sartu behar du. Ibilbide honi jarraitu behar zaio:

 

Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-01-19) < Emaitzak

 

Erreklamazioak egiteko epea: ekainaren 29tik uztailaren 5era, biak barne.

Azterketa idatzia gainditu duten pertsonak ahozko azterketara deituta daude. Ahozko azterketa egiteko eguna, ordua eta lekua kontsultatu ahal izateko, AZTERNETen sartu  beharko du azterketari bakoitzak, eta ibilbide honi jarraitu:

 

Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-01-19) < Xehetasuna < Ahozko azterketaren lekua

 

*Deialdi honetan mintzamen-proba egingo da bakarrik eta proba horretan baloratuko da entzumen-proba ere. Ez da egingo entzumen-proba espezifikorik (Hortaz, ez zaio kasurik egin behar entzumen-probarako agertzen den orduari).

Ebazpena  (PDF, 94 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Interesdun bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko ditu bere azterketen behin-behineko emaitzak: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-01-19) < Emaitzak».

 

 

Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe barruan, Azterneten bidez aurkeztu beharko dira: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-01-19) < Erreklamazio edo errekurtso berria».

Erreklamazioak egiteko epea (idatzizko azterketarena eta ahozko azterketarena): ekainaren 29tik uztailaren 5era, izango da, biak barne.

IVAPeko Ebaluazio arloak erreklamazioa aztertuko du. Beraz, proba berriro zuzenduko da (hirugarren edo laugarren zuzenketa izango da, kasuaren arabera), eta berrikusketaren emaitza (Gai / Ez gai) behin betiko kalifikazioekin jakinaraziko da.

IVAPek ez du zuzenketaren inguruan azalpen pertsonalizaturik ematen. Erakunde honek darabilen ebaluazio-mota ziurtatze-erakunde eta ziurtatze-prozedura bati dagokiona da; alegia, barne begirakoa (ebaluazio sumatiboa), eta ez kanpora begirakoa (ebaluazio formatiboa).

Azken emaitzak:

Ebazpena  (PDF, 95 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Interesdun bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko ditu bere azterketen behin betiko emaitzak eta, hala dagokionean, baita erreklamazioaren emaitzak ere: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-01-19) < Emaitzak».