2024-2 deialdia (bukatua)
* Jarraibide hauek azterketarientzat dira
OHARRA:
Eskabidea bide elektronikoen bidez egin beharko duzu; beraz,ziurtagiri digitala (identifikazio- eta sinadura-sistema) beharko duzu, deialdian zehar izapide guztiak egin ahal izateko:
- Deialdian izena emateko
- Deialdian onartua izan zaren ikusteko
- Azterketa idatzira eraman behar diren identifikazio-orriak inprimatzeko
- Idazmen-proban egindako idazlanak deskargatzeko
- Ebaluazio-orriak deskargatzeko
- Zure emaitzak ikusteko
- Egiaztapen-ziurtagiria deskargatzeko
Ziurtagiri digitalik ez badaukazu, IZENPEko B@KQ txartela eskuratzea gomendatzen dizugu.
Esteka honetan ziurtagiri digital bat nola lortu adierazten da:
https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu
Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdia
- Irailaren 6an argitaratu da
- Eskaerak egiteko epea: irailaren 7tik 20a, biak barne
- Onartuen eta baztertuen behin-behineko Ebazpena: urriaren 3an argitaratu da
- Onartuen eta baztertuen behin betiko ebazpena: urriaren 17an argitaratu da
Idatzizko azterketa
- Urriaren 26an egingo da, Barakaldoko BECen
- Azterketa idatziaren ordutegia eta pabiloietako guneen banaketa: urriaren 17an argitaratu da
- Idatzizko azterketaren emaitzak: azaroaren 28tik ikusgai daude AZTERNETen
Ahozko azterketa
- Hiru lurraldeetan egingo da, abenduaren 12an eta 13an
- Egunak, lekuak eta orduak: azaroaren 28tik ikusgai daude AZTERNETen
- Ahozko azterketara deituta zauden ala ez: azaroaren 28tik ikusgai dago AZTERNETen
Emaitzak
- Behin-behineko emaitza orokorren Ebazpena: abenduaren 27an argitaratu da
- Erreklamazio-epea (idatzizko azterketarena eta ahozko azterketarena): abenduaren 28tik urtarrilaren 8ra, biak barne
- Behin betiko emaitzen ebazpena: urtarrilaren 30ean argitaratu da
* Jarraibide hauek azterketarientzat dira
OHARRA:
Eskabidea bide elektronikoen bidez egin beharko duzu; beraz,ziurtagiri digitala (identifikazio- eta sinadura-sistema) beharko duzu, deialdian zehar izapide guztiak egin ahal izateko:
- Deialdian izena emateko
- Deialdian onartua izan zaren ikusteko
- Azterketa idatzira eraman behar diren identifikazio-orriak inprimatzeko
- Idazmen-proban egindako idazlanak deskargatzeko
- Ebaluazio-orriak deskargatzeko
- Zure emaitzak ikusteko
- Egiaztapen-ziurtagiria deskargatzeko
Ziurtagiri digitalik ez badaukazu, IZENPEko B@KQ txartela eskuratzea gomendatzen dizugu.
Esteka honetan ziurtagiri digital bat nola lortu adierazten da:
https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede
Deialdiaren ebazpena (PDF, 161 KB)
EAEko administrazioetako langileek AZTERNET aplikazioaren bitartez eman beharko dute izena. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan, deialdi honetan izena emateko epean, zerbitzuan diharduten irakasle eta heziketa-langileek ere AZTERNET aplikazioaren bitartez eman beharko dute izena.
OHARRA: Paperean edo goiko puntuan aipatu ez den beste modu batean egindako eskaerak baztertuak izango dira.
Onartuen behin-behineko ebazpena (PDF, 86 KB)
Eskabidearen egoera ikusteko eskatzaileak AZTERNETen sartu behar dira eta ibilbide hau jarraitu: «Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena >IVAPeko ohiko deialdiak (2024-08-01) > Eskaeraren datuak».
Erreklamazioak egiteko epea zabalik dago, urriaren 4tik 10ra bitartean, biak barne. Erreklamazioak Azterneten bidez aurkeztuko dira: «Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena > IVAPeko ohiko deialdiak (2024-08-01) > Erreklamazio edo errekurtso berria».
Onartuen behin betiko ebazpena (PDF, 84 KB)
Eskatzaile bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko du bere eskabidearen egoera, onartuta ala baztertuta dagoen ikusteko: «Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena > IVAPeko ohiko deialdiak (2024-08-01) > Eskaeraren datuak».
IDATZIZKO AZTERKETAK URRIAREN 26an IZANGO DIRA BARAKALDOKO BECen
Azterketa egunerako jarraibideak (PDF, 451 KB) (GARRANTZITSUA)
Azterketa eguneko argibide-orria (PDF, 203 KB)
Hauek dira azterketa egiteko orduak eta pabilioak, perfilka:
1. HE 13:30ean, 3. pabiloian
2. HE 13:00etan, 1. pabiloian
3. HE 09:00etan, 1. pabiloian
4. HE 09:00etan, 3. pabiloian
Abizenkako banaketa (PDF, 113 KB)
1. pabilioiaren planoa (PDF, 153 KB) ; 3. pabilioiaren planoa (PDF, 132 KB)
Lehenengo hizkuntza-eskakizuna. A eredua. (PDF, 47 KB)
Lehenengo hizkuntza-eskakizuna. B eredua. (PDF, 48 KB)
Bigarren hizkuntza-eskakizuna. A eredua. (PDF, 54 KB)
Bigarren hizkuntza-eskakizuna. B eredua. (PDF, 54 KB)
Hirugarren hizkuntza-eskakizuna. A eredua. (PDF, 55 KB)
Hirugarren hizkuntza-eskakizuna. B eredua. (PDF, 55 KB)
Laugarren hizkuntza-eskakizuna. A eredua. (PDF, 42 KB)
Laugarren hizkuntza-eskakizuna. B eredua. (PDF, 43 KB)
Irakurmen- eta idazmen-probaren emaitzak ikusteko, azterketari bakoitzak AZTERNETen sartu behar du. Ibilbide honi jarraitu behar zaio:
Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-08-01) < Emaitzak
Erreklamazioak egiteko epea: abenduaren 28tik urtarrilaren 8ra, biak barne.
Azterketa idatzia gainditu duten pertsonak ahozko azterketara deituta daude. Ahozko azterketa egiteko eguna, ordua eta lekua kontsultatu ahal izateko, AZTERNETen sartu beharko du azterketari bakoitzak, eta ibilbide honi jarraitu:
Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-08-01) < Xehetasuna < Ahozko azterketaren lekua
*Deialdi honetan mintzamen-proba egingo da bakarrik eta proba horretan baloratuko da entzumen-proba ere. Ez da egingo entzumen-proba espezifikorik (Hortaz, ez zaio kasurik egin behar entzumen-probarako agertzen den orduari).
Interesdun bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko ditu bere azterketen behin-behineko emaitzak: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-08-01) < Emaitzak».
Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe barruan, Azterneten bidez aurkeztu beharko dira: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-08-01) < Erreklamazio edo errekurtso berria».
Erreklamazioak egiteko epea (idatzizko azterketarena eta ahozko azterketarena): abenduaren 28tik urtarrilaren 8ra, izango da, biak barne.
IVAPeko Ebaluazio arloak erreklamazioa aztertuko du. Beraz, proba berriro zuzenduko da (hirugarren edo laugarren zuzenketa izango da, kasuaren arabera), eta berrikusketaren emaitza (Gai / Ez gai) behin betiko kalifikazioekin jakinaraziko da.
IVAPek ez du zuzenketaren inguruan azalpen pertsonalizaturik ematen. Erakunde honek darabilen ebaluazio-mota ziurtatze-erakunde eta ziurtatze-prozedura bati dagokiona da; alegia, barne begirakoa (ebaluazio sumatiboa), eta ez kanpora begirakoa (ebaluazio formatiboa).
Behin betiko emaitzak
Interesdun bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko ditu bere azterketen behin betiko emaitzak eta, hala dagokionean, baita erreklamazioaren emaitzak ere: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-08-01) < Emaitzak».