2025-2 deialdia
* Jarraibide hauek azterketarientzat dira
OHARRA:
Eskabidea bide elektronikoen bidez egin beharko duzu; beraz,ziurtagiri digitala (identifikazio- eta sinadura-sistema) beharko duzu, deialdian zehar izapide guztiak egin ahal izateko:
- Deialdian izena emateko
- Deialdian onartua izan zaren ikusteko
- Azterketa idatzira eraman behar diren identifikazio-orriak inprimatzeko
- Idazmen-proban egindako idazlanak deskargatzeko
- Ebaluazio-orriak deskargatzeko
- Zure emaitzak ikusteko
- Egiaztapen-ziurtagiria deskargatzeko
Ziurtagiri digitalik ez badaukazu, IZENPEko B@KQ txartela eskuratzea gomendatzen dizugu.
Esteka honetan ziurtagiri digital bat nola lortu adierazten da:
https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu
Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdia
- Irailaren 4an argitaratu da
- Eskaerak egiteko epea: irailaren 5etik 18ra, biak barne
- Onartuen eta baztertuen behin-behineko Ebazpena: urriaren 1ean argitaratu da
- Onartuen eta baztertuen behin betiko Ebazpena: urriaren 16an argitaratu da
Idatzizko azterketa
- Urriaren 25ean egingo da, Barakaldoko BECen
- Azterketa idatziaren ordutegia eta pabiloietako guneen banaketa: urriaren 16an argitaratu dira
- Idatzizko azterketaren emaitzak: azaroaren 27tik ikusgai daude AZTERNETen
Ahozko azterketa
- Hiru lurraldeetan egingo da, abenduaren 11n eta 12an (*)
- Egunak, lekuak eta orduak: azaroaren 27tik ikusgai daude AZTERNETen
- Ahozko azterketara deituta zauden ala ez: azaroaren 27tik ikusgai daude AZTERNETen
Emaitzak
- Behin-behineko emaitza orokorren Ebazpena: abenduaren 30ean argitaratuko da
- Erreklamazio-epea (idatzizko azterketarena eta ahozko azterketarena): abenduaren 31tik urtarrilaren 9ra, biak barne
- Behin betiko emaitzen Ebazpena: 2026ko urtarrilaren 30ean argitaratuko da
(*) Azterketarien kopurua aintzat hartuta erabakiko da zenbat egunetan egingo den.
ADI!!! Aldaketak daude deialdian. Izena eman baino lehen, ikusi bideoa.
* Jarraibide hauek azterketarientzat dira
OHARRA:
Eskabidea bide elektronikoen bidez egin beharko duzu; beraz, ziurtagiri digitala (identifikazio- eta sinadura-sistema) beharko duzu, deialdian zehar izapide guztiak egin ahal izateko:
- Deialdian izena emateko
- Deialdian onartua izan zaren ikusteko
- Azterketa idatzira eraman behar diren identifikazio-orriak inprimatzeko
- Idazmen-proban egindako idazlanak deskargatzeko
- Ebaluazio-orriak deskargatzeko
- Zure emaitzak ikusteko
- Egiaztapen-ziurtagiria deskargatzeko
Ziurtagiri digitalik ez badaukazu, IZENPEko B@KQ txartela eskuratzea gomendatzen dizugu.
Esteka honetan ziurtagiri digital bat nola lortu adierazten da:
https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede
Deialdiaren ebazpena (PDF, 169 KB)
Izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 5etik 18ra, biak barne:
Euskal sektore publikoko langileok AZTERNET aplikazioaren bitartez eman beharko duzue izena.
Euskal sektore publikoan lan egiten baduzu, baina zure erakundea ez bada administrazio publikoa, ohiko deialdian izena eman ahal izateko, zure erakundeak hurrengo ebazpenean ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu:
OHARRA: Paperean edo goiko puntuan aipatu ez den beste modu batean egindako eskaerak baztertuak izango dira.
Onartuen behin-behineko ebazpena (PDF, 83 KB)
Eskabidearen egoera ikusteko, eskatzaileak AZTERNETen sartu behar dira eta ibilbide hau jarraitu: «Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena >IVAPeko ohiko deialdiak (2025-08-01) > Eskaeraren datuak».
Erreklamazioak egiteko epea zabalik egongo da urriaren 2tik 8ra bitartean, biak barne. Erreklamazioak Azterneten bidez aurkeztuko dira: «Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena > IVAPeko ohiko deialdiak (2025-08-01) > Erreklamazio edo errekurtso berria».
Onartuen behin betiko ebazpena (PDF, 82 KB)
Eskatzaile bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko du bere eskabidearen egoera, onartuta ala baztertuta dagoen ikusteko: «Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena > IVAPeko ohiko deialdiak (2025-08-01) > Eskaeraren datuak».
IDATZIZKO AZTERKETAK URRIAREN 25ean IZANGO DIRA BARAKALDOKO BECen
Azterketa egunerako jarraibideak (PDF, 452 KB) (GARRANTZITSUA)
Azterketa eguneko argibide-orria (PDF, 201 KB)
Hauek dira azterketa egiteko orduak eta pabiloiak, perfilka:
A2: 13:30ean, Luxua aretoan (3. solairuan)
B1: 13:30ean, Luxua aretoan (3. solairuan)
B2 : 13:00etan, 1. pabiloian
C1: 09:00etan, 1. pabiloian
C2: 09:00etan, Luxua aretoan (3. solairuan)
Abizenkako banaketa (PDF, 111 KB)
1. pabiloia_Luxua planoak (PDF, 98 KB)
- A2 hizkuntza-eskakizuna. (PDF, 47 KB)
- B1 hizkuntza-eskakizuna. A eredua. (PDF, 47 KB)
- B1 hizkuntza-eskakizuna. B eredua. (PDF, 47 KB)
- B2 hizkuntza-eskakizuna. A eredua. (PDF, 52 KB)
- B2 hizkuntza-eskakizuna. B eredua. (PDF, 52 KB)
- C1 hizkuntza-eskakizuna. A eredua. (PDF, 53 KB)
- C1 hizkuntza-eskakizuna. B eredua. (PDF, 53 KB)
- C2 hizkuntza-eskakizuna. A eredua. (PDF, 48 KB)
- C2 hizkuntza-eskakizuna. B eredua. (PDF, 48 KB)
Irakurmen- eta idazmen-probaren emaitzak ikusteko, azterketari bakoitzak AZTERNETen sartu behar du. Ibilbide honi jarraitu behar zaio:
Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2025-08-01) < Emaitzak
Erreklamazioak egiteko epea: abenduaren 31tik urtarrilaren 9ra, biak barne.
Azterketa idatzia gainditu duten pertsonak ahozko azterketara deituta daude. Ahozko azterketa egiteko eguna, ordua eta lekua kontsultatu ahal izateko, AZTERNETen sartu beharko du azterketari bakoitzak, eta ibilbide honi jarraitu:
Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2025-08-01) < Xehetasuna < Ahozko azterketaren lekua
*Deialdi honetan mintzamen-proba egingo da bakarrik eta proba horretan baloratuko da entzumen-proba ere. Ez da egingo entzumen-proba espezifikorik (Hortaz, ez zaio kasurik egin behar entzumen-probarako agertzen den orduari).

