Misioa
Hautaketa Zerbitzuaren misioa da Euskal Herri Administrazioen zerbitzuko langileak hautatzea edo hautatzen laguntzea, modu profesional, independiente eta eraginkorrean, beti ere printzipio hauen arabera jardunez: berdintasuna, merezimendua, lehia askea eta gaitasuna. Gure azken xedea da Herri Administrazioak giza baliabide trebe eta profesionalez hornitzea, eta Funtzio Publikoan sartu nahi dutenei sarbide objektiboak eta gardenak eskaintzea.