Konpromisoak
- Hautaketa-prozesuaren alderdi guztien informazio eguneratua eskaintzea
- Prozesuan parte hartzeko egin beharreko izapide guztiak tramitatzea
- Azterketaldiak antolatzearekin
- Azterketak egin eta zuzentzea
- Baloratu beharreko merezimenduen adierazpena eta egiaztapena kudeatzea
- Arreta berezia
- Euskal herri administrazioen lan-eskaintzen informazio eguneratua ematea
- Konpromisoen betetze-maila urtero berrikusten dugu
Hautaketa-prozesuaren alderdi guztien informazio eguneratua eskaintzea
- Hautaketa-prozesuetan zehar, jakinarazpen publiko bakoitzean, hautagaiarentzat garrantzitsua den informazioa hurrengoan noiz argitaratuko den, edo gertakari bat noiz izango den, bertan jakinaraziko da.
- Aurreikusten ez ziren iragarki eta oharrak jakinaraziko dira, pertsonalizatutako posta elektronikoaren zein SMS-en bidez.
Nola neurtuko dugu?
-
Zenbat jakinarazpenetan jaso den hurrengo argitaratze-datari buruzko informazioa (%).
-
Aurreikusten ez ziren zenbat iragarki eta ohar jakinarazi diren SMS eta e-mailaren bidez (%).
Prozesuan parte hartzeko egin beharreko izapide guztiak tramitatzea
- Prozesuan parte hartzeko egin beharreko izapide guztiak bide telematikoz egiteko aukera eman.
Nola neurtuko dugu?
-
Zenbat eskaera egin diren bide telematikoa erabiliz (%).
Azterketaldiak antolatzearekin
- Lehenengo azterketa egiteko epea ezingo da izan 30 egun natural baino gutxiagokoa, deialdia egin den egunetik aurrera zenbatzen hasita.
- Deitutako probetan puntualtasuna zaintzea. Probak, deialdian jarritako ordua jo eta, gehienez, 15 minutura hasiko dira.
Nola neurtuko dugu?
-
Zenbat azterketalditan errespetatu den 30 eguneko epea, deialdiaren dataren eta lehenengo azterketaren dataren artean (%).
- Zenbat azterketa hasi diren deialdian jarritako ordua jo eta gehienezko 15 minutuko epearen barruan (%).
Azterketak egin eta zuzentzea
- Galderak gai zerrendei egokituko dira.
- Aukera anitzeko ariketetan, galdera sorta eta erantzun zuzenen txantiloia proba bukatu eta handik 4 ordura argitaratuko dira.
- Idatzitako ariketak zuzentzeko orduan anonimatua bermatzeko sistemak ezarriko dira.
Nola neurtuko dugu?
-
Zenbat galdera baliogabetu diren gai zerrendarekin bat ez etortzearren (%).
- Zenbat alditan argitaratu diren aukera anitzeko ariketen galdera sorta eta erantzun zuzenen txantiloiak lau orduko epean (%).
- Zuzentzerakoan, zenbat idatzizko ariketatan ezarri diren anonimatua bermatzeko sistemak (%).
Baloratu beharreko merezimenduen adierazpena eta egiaztapena kudeatzea
- Merituak bide telematikoz adierazi eta egiaztatzeko aukera.
Nola neurtuko dugu?
-
Zenbat hautagaiek adierazi eta egiaztatu duten merituak bide telematikoz (%).
Arreta berezia
- Arreta berezia eta egokia emango zaie beharrizan espezifikoak dituzten eskaerei.
Nola neurtuko dugu?
-
Beharrizan espezifikoak dituzten zenbat eskaerei eman zaien arreta berezia eta egokia (%).
Euskal herri administrazioen lan-eskaintzen informazio eguneratua ematea
- Euskal herri administrazioek aldizkari ofizialetan argitaratutako lan-eskaintzetan, informazio guztia web orrian argitaratuko da izenak emateko epearen lehen egunetik.
Nola neurtuko dugu?
-
Euskal herri administrazioek aldizkari ofizialetan argitaratutako lan-eskaintzen artetik, zenbat argitaratu diren web gunean eskaerak aurkezteko lehen egunetik (%).
Konpromisoen betetze-maila urtero berrikusten dugu
- Hemen duzu aurreko urteetako adierazleei buruzko informazioa: aurreko urteetako adierazleak (PDF, 195 KB)
2019tik 2021era herritarrekin gure gain hartutako konpromisoei buruzko adierazleak, urte bakoitzerako hasierako helburua eta lortutako emaitza zehaztuta
Adierazlea | Hurrengo eguneratzea | 2021 | 2020 | 2019 | |||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Helburua | Emaitza | Helburua | Emaitza | Helburua | Emaitza | ||
Zenbat jakinarazpenetan jaso den hurrengo argitaratze-datari buruzko informazioa (%) | 2022/01/31 | % 100 | % 100 | % 100 | % 100 | % 97 | |
Aurreikusten ez ziren zenbat iragarki eta ohar jakinarazi diren SMS eta e-mailaren bidez (%) | 2022/01/31 | % 100 | % 100 | % 100 | % 100 | % 100 | |
Zenbat eskaera egin diren bide telematikoa erabiliz (%) | 2022/01/31 | % 100 | % 100 | % 100 | % 100 | % 100 | |
Zenbat azterketalditan errespetatu den 30 eguneko epea, deialdiaren dataren eta lehenengo azterketaren dataren artean (%) | 2022/01/31 | % 100 | % 100 | Ez da ariketarik egin | % 100 | % 100 | |
Zenbat azterketa egin diren deialdian jarritako ordua jo eta gehienezko 15 minutuko epearen barruan (%) | 2022/01/31 | % 100 | % 100 | Ez da ariketarik egin | % 100 | % 100 | |
Zenbat galdera baliogabetu diren gai zerrendarekin bat ez etortzearren (%) | 2022/01/31 | % 0 | % 0 | Ez da ariketarik egin | % 0 | % 0 | |
Zenbat alditan argitaratu diren aukera anitzeko ariketen galdera sorta eta erantzun zuzenen txantiloiak lau orduko epean (%) | 2022/01/31 | % 100 | % 100 | Ez da ariketarik egin | % 100 | % 100 | |
Zuzentzerakoan, zenbat idatzizko ariketatan ezarri diren anonimatua bermatzeko sistemak (%) | 2022/01/31 | % 100 | % 100 | Ez da ariketarik egin | % 100 | % 100 | |
Zenbat hautagaiek adierazi eta egiaztatu duten merituak bide telematikoz (%) | 2022/01/31 | % 100 | % 100 | % 100 | % 100 | % 90 | |
Beharrizan espezifikoak dituzten zenbat eskaerei eman zaien arreta berezia eta egokia (%) | 2022/01/31 | % 100 | % 100 | Ez da eskaerarik egin | % 100 | % 100 | |
Euskal herri administrazioek aldizkari ofizialetan argitaratutako lan-eskaintzen artetik, zenbat argitaratu diren web gunean eskaerak aurkezteko lehen egunetik (%) | 2022/01/31 | % 100 | % 100 | % 100 | % 100 | % 98 |